ESKUDUNTZAK

Toki-araubideen oinarriak arautzen dituen 7/85 Legearen 23.2. artikuluak Tokiko Gobernu Batzordearen eskumenak arautzen ditu. Honako hau dio, hitzez hitz:

“2. Honako hau dagokio Tokiko Gobernu Batzordeari:

a) Alkateari bere eskumenak gauzatzen laguntzea.
b) Alkateak nahiz beste udal-organoren batek eskuordetutako edo legeek aitortutako eskumenak.”

ESKUORDETZAK

2019ko uztailaren 12an, osoko bilkurak akordio bidez onetsi zuen Udalbatzaren eskumenak Tokiko Gobernu Batzordearen esku uztea, honako arlo hauetan: 

1. Egintza judizialak eta administratiboak gauzatzea eta korporazioa defendatzea udalbatzari dagozkion eskumenetan.

2. Udalaren egintzak kaltegarritzat jotzea.

3. Honako kontratu hauek egitea: obren, horniduren, zerbitzuen eta zerbitzu publikoen kudeaketaren kontratuak, administrazio-kontratu bereziak eta kontratu pribatuak, betiere  horien zenbatekoak aurrekontuaren ohiko baliabideen % 10 gainditzen duenean eta, nolanahi ere, sei milioi euroren zenbatekoa gainditzen duenean, baita urte anitzekoak direnean ere, lau urte baino gehiago irauten badute, betiere urte guztietan metatutako zenbatekoak adierazitako ehunekoa gainditzen duenean, kontuan hartuta lehenengo ekitaldiko ohiko baliabideak eta adierazitako zenbatekoa.

4. Tokiko erakundeen ondasunen gaineko esleipenak egitea eta ondasun higiezinak eta ondare-legeriari lotutako eskubideak eskuratzea, horien balioak aurrekontuaren ohiko baliabideen % 10 gainditzen badu edo hiru milioi euroren zenbatekoa gainditzen badu. Orobat, ondarea besterentzea, horren balioak adierazitako ehunekoa eta zenbatekoa gainditzen dituenean.

5. Obra- eta zerbitzu-proiektuak onestea, horiek kontratatzeko eta esleitzeko eskumena badute, eta oraindik aurrekontuetan aurreikusita ez badaude.

Arestian adierazitako eskumenak kudeatzeko eta ebazteko ahalmena ematen da, bai eta eskumen horiek gauzatzean emandako egintzen aurka jarritako berraztertzeko errekurtsoak ebazteko ahalmena ere.

2019ko uztailaren 9ko 1141 zenbakiko Alkatearen Ebazpenaren bitartez, Tokiko Gobernu Batzordeari eskuordetu zaizkio honako eskumen hauek:

1. Udalbatzak onartutako Aurrekontua eta plantillaren araberako Enplegu Publikoaren eskaintza onartzea, langileak hautatzeko probetarako eta lanpostuak betetzeko lehiaketetarako oinarriak    onartzea eta finkoak eta aldizkakoak ez diren ordainsari osagarriak banatzea.

2. Plangintza orokorra garatzeko plangintzako tresnen, Osoko Bilkurari espresuki egotzi gabekoen, onespenak, bai eta hirigintza kudeatzeko tresnen eta urbanizatzeko proiektuenak ere.

3. Bere agintaritzarekiko desobeditze hobenak zigortzea, aipatutako gaitasuna beste organo batzuek eratxikita dutenean izan ezik.

4. Obrak eta zerbitzuak, hornidurak, zerbitzuak, zerbitzu publikoen kudeaketa kontratatzea, administrazio kontratu bereziak, eta kontratu pribatuak, baldin eta horien zenbatekoak aurrekontuaren baliabide arrunten % 10 gainditzen ez badu, eta, edonola ere, sei milioitik beherakoa bada.  Horien barruan sartuta daude urte anitzeko kontratuak, iraupena lau urtetik gorakoa ez bada, urte guztietan metatutako zenbatekoak ez badu gainditzen adierazi den portzentajea lehen ekitaldiko aurrekontuko baliabide arruntei dagokionez, ez eta adierazitako zenbatekoa ere. Kanpo geratzen dira kontratu txikia erabiltzen dutenak adjudikatzeko prozedura gisa.

5. Toki-erakundeen ondasunen gaineko emakidak esleitzea eta ondareari buruzko legearen mendeko ondasun higiezinak eta eskubideak eskuratzea, balioa ez denean aurrekontuko baliabide arrunten % 10 baino handiagoa eta hiru milioi euro baino handiagoa; ondarea besterentzea ere beren eskumena izango da, balioa ez denean adierazitako ehuneko edo kopuru hori baino handiagoa, salbu 2.000 eurotik beherako zenbatekoena.

6. Etxeko  laguntzarako zerbitzua tramitatzeko eskaerak ebaztea.

7. Minusbaliotasuna duten pertsonentzako aparkatzeko txartela emateko eskaerak ebaztea.

8. Eskuordetu egingo da aurreko puntuko gaietan emandako egintzen aurka jarritako berraztertze errekurtsoaren ebazpena ematea.

Abuztuan zehar Alkatetzaren esku geldituko dira eskuordetzeak; izan ere, hilabete hori baliogabetzat joko da saioak ospatzeko .