Tokiko Gobernu Batzordea, apirilaren 2ko 7/85 Legearen 20.1.b) artikuluan agertzen den bezala, derrigor existitu beharreko organoa da 5.000 biztanletik gorako udalerrietan.
Abanto-Zierbena udalerriak 9.442 biztanle ditu 2019an.
1.-Tokiko Erakundeen Antolamenduari, Jardunbideari eta Araubide Juridikoari buruzko azaroaren 28ko 2568/86 EDren 52. artikuluak (hemendik aurrera AJA) honako hau xedatzen du: “1. Gobernu Batzordean alkatea (bera izango da burua) eta hark askatasunez izendatutako zinegotziak nahiz batzordekideak egongo dira.
2.-Alkateak gehienez ere Korporazioko kideen legezko kopuruaren herena izendatu ahal izango du Gobernu Batzordeko kide. Horiek zenbatzeko, ez dira kontuan hartuko zinegotzi-kopuru osoa hirutan zatitu osteko emaitzaren dezimalak.”
2019ko uztailaren 9ko 1141 zenbakiko ADren bidez:
OSAERA:
BATZORDEBURUA:
Maite Etxebarria Azpiolea andrea.
BATZORDEKIDEAK:
Jon Cuesta Escamilla jauna.
Argiñe de la Cruz Ortuzar andrea.
Maitana Martínez Goiri andrea.
Roberto Galindez del Rio jauna.