Osoko Bilkurak

Abanto Zierbenako Udalbatza Osoa bi hilean behin bilduko da, ohiko bilkura egiteko; zehazki, hil bikoitietako azken ostegun lanegunetan bilduko da, 09:00etan, betiere bilera-eguna egun baliogabea ez bada. Hala izanez gero, hurrengo ostegunean egingo da.

Aurreko atalean aurreikusitakoari dagokionez, abuztua baliogabetzat jotzen da. Hala ere, ezohiko egoera bat dela eta, gerta daiteke osoko bilkura edo bilkurak egin behar izatea.

 

EAJ PNV
Maite Etxebarria Azpiolea
Tere Ortuzar Arruabarrena
Iñaki Sedano Aspiazu
Jon Andoni Etxebarria Azpiolea.
Mª Elena Setién Romero
Eneko Urruela Alvarez
Argiñe de la Cruz Ortuzar (Bozeramailea)
Jon Cuesta Escamilla

BILDU
Jesus Fernández Amo (Bozeramailea)
Borja Allende González

PSE EE PSOE
Julen Mezcorta Anchia (Bozeramailea)
Roberto Galindez del Rio

EB-B/INDAZ
Begoña Fraile Martín(Bozeramailea)

Udalbatzaren eskumenak tokiko gobernu batzordeari eskuordetzea

Zer dira eskuordetzeak? Zergatik egiten dira?

Administrazio-espediente jakin batzuk bizkorrago ebazteko eta udal-administrazioaren ohiko funtzionamendua ez eteteko.
Udalbatzaren eskumenak, tokiko gobernu batzordeari eskuordetutakoak:
 
• Egintza judizialak eta administratiboak gauzatzea, eta Korporazioa defendatzea, Udalbatzari dagozkion eskumenetan.
• Udalaren egintzak kaltegarritzat jotzea.
• Kreditu-operazioak adostea, baldin eta horien zenbateko metatua, ekitaldi ekonomiko bakoitzean, aurrekontuaren baliabide arrunten % 10etik gorakoa bada. Halaber, Diruzaintzaren kreditu-operazioak adostea, baldin eta unean uneko operazio bizien zenbateko metatuak gainditu egiten badu aurreko ekitaldian likidatutako diru-sarrera arrunten % 15a. Hori guztia Toki Ogasunak Arautzen dituen Legean xedatutakoarekin bat etorriz.
• Honako hauen kontratuak egitea: obrak, hornidurak, zerbitzuak eta zerbitzu publikoen kudeaketa-kontratuak, administrazio-kontratu berezien eta kontratu pribatuen inguruko kontratazioak, baldin eta kontratu horien zenbatekoak ez badu gainditzen aurrekontuaren baliabide arrunten % 10a eta, nolanahi ere, sei milioi euroren zenbatekoa, baita urte anitzekoak direnean ere, lau urte baino gehiago irauten badute. Multzo horren barruan sartzen dira urte anitzeko gastuak, lau urte baino gehiago irauten ez dutenak, betiere urte guztietan pilatutako zenbatekoek adierazitako ehunekoa gainditzen duenean, kontuan hartuta lehenengo ekitaldiko baliabide arruntak eta adierazitako zenbatekoa.
• Tokiko erakundeen ondasunen gaineko esleipenak egitea eta ondasun higiezinak eta ondare-legeriari lotutako eskubideak eskuratzea, horien balioak ez badu aurrekontuaren baliabide arrunten % 10a eta hiru milioi euroren zenbatekoa gainditzen. Orobat, ondarea besterentzea, horren balioak adierazitako ehunekoa eta zenbatekoa gainditzen dituenean.
• Obra- eta zerbitzu-proiektuak onestea, horiek kontratatzeko eta esleitzeko eskumena badute, eta oraindik aurrekontuetan aurreikusita ez badaude.

Arestian adierazitako eskumenak kudeatzeko eta ebazteko ahalmena ematen da, bai eta eskumen horiek gauzatzean emandako egintzen aurka jarritako berraztertze-errekurtsoak ebazteko ahalmena ere.

 

 

Udalaren ordezkariak udalak parte hartzen duen organoetan

Udal-zinegotziak, Udalak parte hartzen duen organoetan ordezkari dihardutenak:

• TALLERES GALLARRETA LANTEGIAK, SL: Maite Etxebarria Azpiolea and. Ordezkoa: Argiñe de la Cruz Ortuzar and.
• UDALERRIKO IKASTETXEEN ORDEZKARITZA ORGANO GORENA (OOG): Elena Setién Romero and. Ordezkoa: Argiñe de la Cruz Ortuzar and.
• EUSKAL FONDOA: Argiñe de la Cruz Ortuzar and. Ordezkoa: Jon Cuesta Escamilla jn.
• ABANTO ZIERBENAKO INDUSTRIALDEA, SA: Jon Cuesta Escamilla jn. Ordezkoa: Jon Andoni Etxebarria Azpiolea jn.
• PARQUE INDUSTRIAL DE ABANTO Y CIERVANA, SA: Jon Cuesta Escamilla jn. Ordezkoa: Jon Andoni Etxebarria Azpiolea jn.
• EZKERRALDEKO ETA MEATZALDEKO ZABORREN MANKOMUNITATEA: Jon Cuesta Escamilla jn. Ordezkoa: Jon Andoni Etxebarria Azpiolea jn.
• BILBAO BIZKAIA UR PARTZUERGOA: Maite Etxebarria Azpiolea and. Ordezkoa: Jon Cuesta Escamilla jn.
• ENKARTERRIALDE: Elena Setién Romero and. Ordezkoa: Jon Cuesta Escamilla jn.
• EUDEL: Maite Etxebarria Azpiolea and. Ordezkoa: Jon Andoni Etxebarria Azpiolea jn.
• UDALBILTZA: Maite Etxebarria Azpiolea and. Ordezkoa: Jon Andoni Etxebarria Azpiolea jn.
• ABANTO ZIERBENA ETA ORTUELLA UDALERRIETAKO INDUSTRIAREN ETA ZERBITZUEN ARLOKO EGIKARITZE UNITATEKO KONPENTSAZIO BATZORDEA: Iñaki Sedano Aspiazu jn. Ordezkoa: Jon Andoni Etxebarria Azpiolea jn.
• MEATZALDEKO BEHARGINTZA, SL: Maite Etxebarria Azpiolea and. Ordezkoa: Jon Cuesta Escamilla jn.
• ABRA HIRIGINTZA KONTSERBAZIOKO ERAKUNDEA: Iñaki Sedano Aspiazu jn. Ordezkoa: Jon Andoni Etxebarria Azpiolea jn.
• EL MINERO MUSEOA FUNDAZIOA: alkate and., kultura-zinegotzi jn. eta Bilduko zinegotzi bat.
• BBK: Maite Etxebarria Azpiolea and. Ordezkoa: Jon Andoni Etxebarria Azpiolea jn.
• ENKARTUR: Maite Etxebarria Azpiolea and. Ordezkoa: Jon Andoni Etxebarria Azpiolea jn.
• EL CAMPILLO IIko KONTSERBAZIO ERAKUNDEA: Iñaki Sedano Aspiazu jn. Ordezkoa: Jon Cuesta Escamilla jn.
• ZIERBENA ABANTO ZIERBENA UDALERRITIK BANANTZEKO ARBITRAJE BATZORDEA. Maite Etxebarria Azpiolea and., Jon Andoni Etxebarria Azpiolea jn eta Javier García Olazabal jn.

 

  • Transparencia
  • OPE
  • Proposamenak Osoko Bilkuran
  • Udalbatzaren aktak

O. Bilkurak audioak