Udaltzaingoa

Langileak

 

Izen-abizenak Kargua E-maila

1 udaltzainburu
1 azpi-ofizial
1 lehenengo agente
11 agente
1 administrazio-laguntzaile

115
161
113
201
159

jefatura@abanto-zierbena.eus

udalzaingoa@abanto-zierbena.eus


Helburu nagusiak

a) Tokiko korporazioetako agintariak babestea, eta korporazioaren eraikinak eta instalazioak zaindu edo jagotea.
b) Hiriguneko trafikoa antolatzea, seinaleztatzea eta zuzentzea, zirkulazio-arauetan ezarritakoari jarraikiz.
c) Atestatuak bideratzea, hirigunean istripuak gertatzen direnean.
d) Administrazio-polizia, euren eskumenean dauden ordenantza, bando eta gainerako udal-xedapenei dagokienez.
e) Polizia judizialaren zereginetan laguntzea, Lege honen 29.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
f) Laguntzea istripuak, hondamendiak edo zoritxar publikoak gertatzen direnean, eta legeek dioten moduan parte hartzea babes zibileko planak gauzatu behar direnean.
g) Prebentzio-diligentziak eta behar besteko jarduketak gauzatzea, delitu-ekintzak eragozteko, segurtasun-batzarretan ezarritako lankidetza-esparruaren barruan.
h) Espazio publikoak zaintzea, eta Estatuko segurtasun-indar eta kidegoekin eta autonomia erkidegoetako poliziekin elkarlanean aritzea hala eskatzen zaionean, manifestazioak babesteko eta pertsona asko biltzen direnean ordenari eusteko.
i) Gatazka pribatuak konpontzen laguntzea, hala eskatzen zaionean.

Ordutegia

 06:00etatik 22:00etara, urteko egun guztietan.

Zerbitzuak

  • Salaketa judizialak.
  • Hiriguneko trafikoa zaintzea eta zuzentzea.
  • Udal-ordenantzak betetzen direla zaintzea.
  • Trafikoko arau-hausteen salaketen alegazioak.
  • Abandonatutako ibilgailuen espedienteak izapidetzea.
  • Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentzia.
  • Arriskutsuak izan daitezkeen animalien erregistroa.
  • “A” eta “B” motako arma-txartela erregistratzea.
  • Gurasoen baimenak, atzerrira bidaiatzen duten adingabeentzat.
  • Zirkulazio-atestatuei buruzko informazioa, trafiko-istripuak daudenean.
  • Galdutako objektuen depositua.
  • Galdutako objektuen bilketa.
  • Premia- eta larrialdi-zerbitzuak.

Harremanetarako
 El Minero etorbidea, 2 (48500 Abanto Zierbena).
 Ordutegia: 06:00etatik 22:00etara.
Tel.: 946362881
 Faxa: 946360094
 E-maila: udaltzaingoa@abanto-zierbena.org

  • Udaltzaingoaren Erreglamendua
  • LEP
  • Organigrama
  • LZ