Ingurumena

Langileak

Izen-abizenak Kargua Luzapena E-maila

Marcos de la Torre del Campo

Arkitektoa

106

m.delatorre@abanto-zierbena.eus

Ana Bañuelos Irusta

Aparejadorea

132

a.banuelos@abanto-zierbena.eus

Josu Yanes Martínez

Administraria

138

j.yanes@abanto-zierbena.eus

Helburu nagusiak

Abanto Zierbenak Aalborg Gutunarekin bat egitea sinatu zuen 2006an. Udalak, horren bidez, honako konpromiso hauek hartu zituen –Aalborg konpromisoak esaten zaie, eta arlo horretako helburu orokor gisa har daitezke–:
 1. Gobernatzeko moduak: erabakiak demokrazia parte-hartzaileago baten bidez hartzeko prozedurak bultzatzeko konpromisoa hartu dugu.
2. Iraunkortasunaren aldeko udal-kudeaketa: kudeaketa eraginkorreko programak egiteko konpromisoa hartu dugu, diseinutik hasi eta ebaluazioraino, inplementazioa ere aintzat hartuta.
3. Naturako herri-ondasunak: naturako herri-ondasunetarako sarbide ekitatiboa babesteko, gordetzeko eta bermatzeko dugun erantzukizuna erabat gure gain hartzeko konpromisoa hartu dugu.
4. Kontsumo eta bizimodu arduratsua: baliabideen erabilera zuhurra eta eraginkorra hartzeko eta errazteko konpromiso irmoa hartu dugu, baita kontsumo eta ekoizpen arduratsuak sustatzekoa ere.
5. Hirigintza-plangintza eta -diseinua: hirigintzaren diseinuan eta plangintzan eginkizun estrategikoa gure gain hartzeko konpromisoa hartu dugu, baita ingurumeneko, gizarteko, ekonomiako, osasuneko eta kulturako kontuak guztion mesedetan bideratzekoa ere.
6. Mugikortasun hobea eta trafikoa murriztea: onartzen dugu garraioaren, osasunaren eta ingurumenaren arteko mendekotasuna, eta mugikortasun-eredu iraunkorrak sustatzeko konpromisoa hartu dugu.
7. Osasunaren aldeko Tokiko Ekintza: gure herritarren osasuna eta ongizatea sustatu eta babesteko konpromisoa hartu dugu.
8. Tokiko ekonomia bizia eta iraunkorra: ingurumenari kalte egin gabe enplegua sustatuko duen tokiko ekonomia bizia sortzeko eta ziurtatzeko konpromisoa hartu dugu.
9. Berdintasuna eta justizia soziala: komunitate integratzaileak eta solidarioak ziurtatzeko konpromisoa hartu dugu.
10. Tokikotik orokorrera: bakerako, justiziarako, berdintasunerako, garapen iraunkorrerako eta klimaren babeserako dugun erantzukizun orokorra gure gain hartzeko konpromisoa hartu dugu.

Zerbitzuak

• Hondakin-zatikien gaikako bilketa: beira, ontziak, arropak eta tresnak, olio erabilia, biohondakinak, pilak, tonerra…
• Lizentziak eta jardueren kontrola.
• Ingurumen-gaien arabera, kexak, salaketak eta arau-hausteak kudeatzea.
• Energia Iraunkorraren Ekintza Plana eta Tokiko Ekintza Plana idaztea, eguneratzea eta kudeatzea (TA21).
• Eskolako Agenda 21.
• Kutsatuta egon daitezkeen lurzoruak aztertzea eta kontrolatzea.
• Hiri-ortu ekologikoak kudeatzea.
• Ingurumen-sentsibilizaziorako ekitaldiak antolatzea: mugikortasunaren astea, aste berdea, energiaren eguna, hondakinak prebenitzeko astea, zuhaitzaren eguna...
• Ingurumen-gaiei buruzko prestakuntza.
• Fruta-arbolak banatzea edo hobariak ematea.
• Txakurren gorotzak batzeko poltsak ematea.

Harremanetarako
El Minero etorbidea, 2 (48500 Abanto Zierbena). Tel.: 946362000
Sailaren e-posta: medioambiente@abanto-zierbena.org