“II. IRISGARRITASUN PLANA” EGITEKO PARTAIDETZA-PROZESUA

Zer da irisgarritasun-plana?

Udaleko irisgarritasun-planak irtenbide zehatzak ematen ditu arkitektura- eta hirigintza-oztopoak eta garraioaren zein komunikazioaren arloko oztopoak kentzeko, eta jarraibideak ematen ditu Udalak etorkizunean egin beharreko proiektu nahiz lanetarako.

Zergatik eta zertarako egiten da?

Udalak beharrezkoa du etorkizunari begiratzea, aintzat harturik herriak pertsona guztientzat behar duela izan. Horretarako, irisgarritasun-plan bat osatzen du, herritar guztienganako eta etorkizuneko belaunaldienganako konpromiso gisa.

Irisgarritasun-plan horren azken helburua da denentzako herri hobe bat lortzea, pertsona guztiak kontuan hartuta, hala herrian bizi direnek nola bertan lan egiten, ikasten, gozatzen edota denbora ematen duten guztiek kalitate handiko herria izan dezaten.

Zergatik eskatzen dizugu parte hartzeko?

Inork ez daki zuk baino hobeto zer irisgarritasun-arazori aurre egin behar diezun egunero-egunero (asfaltatu gabeko zatiak, espaloi estuak, informazio urriegia…).

Nola parte har dezakezu?

Iritzia eman edo iradokizunak egin ditzakezu hauek guztiak hobetzeko: bide publikoak (oinezkoen pasabideak, barandak…), udal-eraikinak (igogailuak, arrapalak…), Udalaren mendeko garraio-azpiegiturak (markesinetarako eta aparkalekuetarako irisgaritasuna), komunikazio irisgarria (informazio akustikoa, braillea, informazio-paneletako hizkien tamaina…).

Parte hartzeko prozesu bat abiatu dugu horretarako, eta zabalik egongo da irisgarritasun-plana osatzeko prozesuak irauten duen artean, herritarren ekarpenak bildu ahal izateko. Parte hartzeko, honako kanal hauek dituzu eskura:

  • Webgunea (sakatu hemen)
  • participa.accesibilidad@abanto-zierbena.eus helbidera mezu elektronikoa bidali.
  • Udal-eraikinetan jarritako postontzietan edo hemen sakatuta aurkituko duzun formularioa.

    Nola egingo da herritarrek parte hartzeko prozesu hau?

    Prozesu hau parte hartzeko bi modutan banatuko da:

    ZEHARKAKOA: helbide elektronikoa + iradokizunen postontzia
    ZUZENA: tailerretan parte hartzea

    ZEHARKA parte hartzeko fasea orain irekitzen dena da, egiten diren ekarpen guztiak biltzekoa; une honetatik, plana idazteko prozesua amaitu arte egongo da zabalik; izan ere, une oro hartuko dira kontuan ekarpen guztiak, eta planean jasoko dira landu beharreko guztiak.

    ZUZENEAN parte hartzeko fasea tailerren bidez egingo da. Tailer horiek bi saiotan egingo dira, teknikariek lehen diagnostikoa egiten dutenean eta une horretara arte heldu diren ekarpenen bidez. Hilabete pare batean egingo dela aurreikusten da.

    Tailerretan parte hartzeko, eman iezazkiguzu harremanetarako datuak. Eman izena hemen.

     

 

  • Formularioa ireki "Zure iritzia eman"
  • Tailerretarako izen-ematea

Albisteak