MERKATARITZA DINAMIZATZEKO II. PLANA

“MERKATARITZA DINAMIZATZEKO II. PLANA” EGITEKO PARTAIDETZA-PROZESUA

Zer da Merkataritza Dinamizatzeko Plana?
Merkataritza Dinamizatzeko Plana da zenbait ekintzaren bidez merkataritza-establezimenduen jarduera ekonomikoa sustatzeko diseinatutako plana.
Jarduketa-eremuan udalerriko saltokiak sartuko dira. Planaren bidez, asmoa da merkataritza-establezimenduen lehiakortasuna hobetzea, irudia sustatzea eta negozio horietara bezero gehiago joatea.

Zergatik eta zertarako egiten da?
Planaren helburu nagusia merkataritza-, ostalaritza- eta aisia-esparruetan eskaintza zabala, dibertsifikatua eta erakargarria lortzea da. Horretarako, asmoa da negozio-aukera berriak eta enpleguak sortzea eta tokiko turismoaren sektorea garatzea, betiere sormena, berrikuntza eta kalitatea lehenesten dituen kudeaketa oinarri hartuta.

Zergatik eskatzen dizugu parte hartzeko?
Zuk inork baino hobeto ezagutzen duzu merkataritzako egungo eskaintza, eta beraz, zuk dakizu ondoen zein diren hobetu beharreko puntuak merkataritzako sektorea garatzen jarraitzeko eta jarduera erakargarriago eta dibertsifikatuago bihurtzeko.

Nola parte har dezakezu?
Zure iritzia eman edo iradokizunak aurkez ditzakezu zure udalerriko merkataritza-jarduera hobetzeko.
Horretarako, partaidetza-prozesu bat abiarazi dugu; maiatzaren 15era arte egongo da irekita, herritarren ekarpenak jasotzeko. Bide hauek dituzu parte hartzeko:

- eskaneatu QR kode hau mugikorrarekin:

- Webgunearen bidez, hemen sakatuz.

- Inprimakia beteta; saltokietan eta udal-eraikinetan izango dituzu, horretarako prestatutako postontzietan.

Nola egingo da partaidetza-prozesu hau?
Prozesua galde-sorta baten bidez egingo da; bertan jasoko da Merkataritza Dinamizatzeko II. Planean bilduko diren ekintzak garatu ahal izateko beharrezkoa den informazio guztia, eta ondoren, dagokien sail guztiek aztertuko dute.

Galde-sorta betetzearen truke 50 €-ko opari-txartela irabazi dezakezu, programarekin bat egin duten Abanto Zierbenako establezimenduetan erabiltzeko.
Zozketa maiatzaren 31n izango da, 10:00etan, udaletxeko bilkura-aretoan.