Voces de Barrio

 Jon Cuesta gure zinegotzia izango da arreta eskainiko dizuena, posta elektroniko edo telefono bitartez eta, jakina, baita aurrez aurre ere, zuek izan dezakezuen edozein kexa, iradokizun edo ekarpenaren aurrean. Gure udalerriko auzoetako herritar guztiek izango duzue harremanetan jartzeko aukera auzoa bisitatzeko eta eman daitezkeen kasuistika guztiak gertutik ezagutzeko. Zuek zarete zuen auzoko txokoak ondoen ezagutzen dituzuenak, eta guk gertu egon nahi dugu, ardurak eragin edo hobekuntzak eska ditzaketen gaiak konpontzeko. 

Gure helburua, Abanto-Zierbenako gune bakoitzeko “partaidetzan oinarritutako erradiografia” lortzea da.

 

Emaila: auzoak.barrios@abanto-zierbena.org 

Telefonoa: 946 362 000 (SAC)

Aurrez aurre:

Astean bi egunez (aurretiazko hitzordua eskatu HAZn):

  • Astelehenetan: 10:00etatik 13:00etara. Udaletxean.
  • Ostegunetan: 17:00etatik 20:00etara:
    • Hileko lehen ostegunean Sanfuenteseko eskola zaharretan (ezkerreko ikasgelan).
    • Hileko bigarren ostegunean Haritzalden.
    • Hileko hirugarren ostegunean Gallartako erakusketa aretoan.

Albisteak