Eraikin interesgarriak

 

Ambrosio de los Heros kaleko 4. zenbakian kokaturik dago; 1839ko familia bakarreko etxebizitza neoklasikoa da. Lau isurialdeko bolumen kubikoa dauka, irtengunea duen hegalarekin. Harlangaitzezkoa da eta izkinetan harlanduak ditu; kofaduren eta inpostaren ingurua dauka. Eraikinak behe solairua, lehen solairua eta txapitula ditu; alboko fatxadetan bost kofadura ardatz ditu, eta fatxada nagusian hiru. Azken horretan, solairu noblean forjazko hiru balkoitxo daude, mentsulen gainean. Sarbide nagusia itsatsitako kanpoko eskaileratik dago.

Matiena Etxea(Las Carreras)