Eraikin interesgarriak

 

Egoitza eraikinik aipagarriena da. Txalet horren barruan mende hasierako etxe burgesaren ezaugarri guztiak aurkituko ditugu: lauki itxurako oinplanoa, inklinazio handiko teilatuak, behatoki poligonalak, zurezko egitura faltsua (goialdeko gorputzetan) eta erdi-sotoa. Etxea eta lorategia ixten dituen horma burdina-sare modernistarekin erremataturik dago

Villa Casuso (Las Carreras)