Eraikin interesgarriak

 

Bolumen kubikoa duen jauregi barroko honek (XVII. mendea) lau isurialdeko estalia dauka. Harlangaitzezko lotura dauka harlanduekin, izkinetan eta kofaduren inguruan. Sarbidea ateburuduna da eta horren gainean forjazko balkoia dago; horren gainean, halaber, armarria dago. Barco familiaren armak dituen armarria da; hamar panel ditu, kasketarekin eta okerturiko larruen apaindurarekin (XVII. mendeko ohiko apaindura).

Torre del Barco (Sanfuentes)