Eraikin interesgarriak

 

Tenplua nabe bakarrekoa eta buru zuzenekoa da. Elizaren euskarri bakarrak harrizko lau zutabe dira, harroinekin eta kapitelekin.

Zurezko estalkiak ez dauka gangarik. Harlangaitzean eratuta dago. Hutsune gutxi dauka, eta aipagarriena, izan ere, itsuturiko arku zorrotza da, iparraldean (XV. mendekoa).

Barrurako sarbidea arkupe batetik egiten da. Elizpeak hiru isurialdeko teilatua dauka. Arkupeko hegoaldea itxita dago eta sakristiatzat erabiltzen da; bertarako sarbidea koruaren behealdeko ate batetik egiten da. Mendebaldean gorputz bakarreko kanpai-horma eta kanpaietarako bi kofadura ditu. Tenpluaren barruan apaingarririk gabeko bataio-harria dago, baita estilo neoklasikoa duen erretaula ere, hiru kaletan banatuta, eta horietan Santa Julianaren, San Gabriel Arkanjeluaren eta Sortzez Garbiaren irudiak daude.

Iglesia de Santa Juliana de Abanto