Atsedenlekuak eta ibilbideak

Bidegorri 

Bidegorria aukerako bidea da, txirrindulariek eta oinezkoek erabiltzeko, eta errepidetik guztiz bereizita dago. Bizkaia osokorik luzeena eta gehien erabiltzen dena Portugaleten hasi eta La Arena hondartzan amaitzen dena da; 11,3 km ditu eta horren zati handi bat Abanto-Zierbena udalerritik doa. Gallartan, bidegorriaren ondoan, parkea edo atseden-eremua dago, eta bertan, mahaiak eta aulkiak aurkituko ditugu, bidean geraldia egiteko eta indarra hartzeko.