Bidaia-antolatzailea

Bodovalle 

Concha II eta Bodovalle aire zabaleko meatzea Euskal Herriko azken burdin ustiategiak utzitako aztarna da. 1993. urtean itxi zuten eta, ordutik, meatzaldeko eremu hori kultur ondarearen zati garrantzitsu legez kontserbatzeko lanean ari dira. Meatzeak duen balio historiko handia alde batera utzita, burdin-meatzeen historia puska hau bere neurriagatik eta kontserbazio-egoera ezin hobeagatik nabarmentzen da.

Aire zabaleko meatzea Gallartako meatze-herria zegoen toki berean dago. Bitxia bada ere, lurralde osoan ezaugarri horiek dituzten aire zabaleko guneen artean altitude baxuena duena da, 20 metro itsasoaren mailatik behera hain zuzen ere.

Urte osoan zehar jende ugari dator gurera Euskal Herriko Meatzaritzaren Museorako bisitaldiak eskain diezaiokeen guztiak erakarrita.