Informazioa
Prozedura honen arabera interesatuak Udalari bere titulartasuneko gune publiko baten lagapena eskatuko dio ekitaldi bat ospatzeko. Ekitaldia ez da ordena publiko, ordenamendu juridiko edo herritarren segurtasun eta osasungarritasunaren aurkakoa izango.
Eskaera onartzen bada, interesdunak ordaindu beharko duen tasa kitatuko da eta, posible bada, instalazioa edo gunea eskatutako baldintzetan lagako da.
Dokumentazioa
Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:
Oharrak
Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.
www.abanto-zierbena.org webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.
El Minero Etorbidea, 2 - 48500 Abanto-Zierbenan kokatutako udal bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira.
Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Abanto-Zierbenako Udaleko telefono honetara: 94 636 20 00 / 94 636 21 16
Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.