Ogasuna

 

Hirugarren urtez, Abanto Zierbenako Udalak liburuxka bat osatu du, herritarrei Udal Aurrekontua zer den modu erraz eta grafiko batean azaltzeko. Liburuxka horretan, urte honetarako aurreikusten diren diru-sarrerak eta gastuak jasotzen dira.

Lehen aldiz, herritarrek aktiboki hartu dute parte 2016ko aurrekontua egiten; izan ere, partaidetza-prozesu bat gauzatu da udal-webguneko inkesta baten bitartez.

Azken urteotan, indar handia ari da jartzen Udala gardentasun- eta hurbiltasun-politikan eta informazioa eskuragarri jartzeko politikan, eta horrexegatik egin da, hain zuzen, partaidetza-prozesu hau.

Horren guztiaren helburua da zehaztasun ekonomikoan oinarritutako politika batekin jarraitzea, gastuaren erritmoa dirusarreren fluxura egokituz, udal-kaudimena ez hipotekatze aldera.

Abanto Zierbenako Udala herritarren ongizatea hobetzeko ari da lanean; honako hauetan dihardu, batez ere: zerbitzu publikoen kalitateari eusten eta hobetzen, auzoak hobetzen eta oztopoarkitektonikoak kentzen, Abanto Zierbena udalerri erakargarri bat izan dadin. Halaber, Udalaren lehentasuna gizarte-politikak dira, besteak beste, gizarte-laguntzak areagotzea, egoera ahulenean dauden pertsonak babestea eta enplegu- eta autoenplegupolitiken bitartez enplegua sustatzea eta ekonomia suspertzea.

Aurrekontuaren helburua Abanto Zierbenako herritarren premiei erantzutea da. Dokumentu bizia da, hau da, aldatu egin daiteke urtean zehar, sortu daitezkeen ezusteko gastuen arabera.