Irakaskuntza

Kartela 

 Kaixo neska-mutilok:

Dakizuenez, meatzaritza jarduera ekonomiko garrantzitsua izan da gure herriarentzat. Urte askotan, Bodovalleko Corta bizimodu eta ekoizteko modu jakin batzuen lekuko izan zen. Abanto Zierbenako herritar askok egin zuten lan egunero meatzea ateratzen, eta horien artean seguruena zuen senideak ere egongo ziren.

Horregatik pentsatu dugu meatzeari lotutako tradizio hori guztia ezin dela ahaztu. Abanto Zierbenaren historiaren zati bat Corta meategiko galerietan dago idatzita, eta zuen laguntzarekin berreskuratu nahi dugu.

Etxean amamek, aititek edo beste senide batzuek kontatuko zizuten nolakoa zen Cortako bizitza; haien anekdotekin barre egingo zenuten, eta ziur urte haietan gauzak bestelakoak zirela jakitean harritu egin zaretela. Ba hori guztia nahi dugu zuek kontatzea CORTAKO ISTORIOEN LEHIAKETAren bitartez.

Meatzeko langileen bizipenak eta lekukotasunak jaso nahi ditugu, urte askotan izan zelako meatzea herriaren eragile ekonomikoa. Xede horrekin, izan ere, idatzizko lehiaketa honetan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu, zuen senideekin batera Bodovalleko Corta meatzearen gaineko historia propioa azal dezazuen. Lanak gehienez 5 folio izan ditzake eta meatzearen argazkiak edo marrazkiak erantsi ditzakezue bertan. Euskaraz edo gaztelaniaz idatzi dezakezue.

Apirilaren 21a izango da lanak zuen ikastetxean aurkezteko azken eguna. Apirilaren 28an zuekin guztiokin eta zuen gurasoekin batuko gara udaletxeko bilkura aretoan, 18:00etan, irabazi duten 3 istorioen berri emateko eta tablet saria banatzeko irabazleei. Emozioz betetako familia-topaketa izango da, Abanto Zierbenaren atal garrantzitsu bat berreskuratuko dugulako: Bodovalle Cortaren historia.

Zuek eta zuon senideak lehiaketan parte hartzera anima zaitezten espero dugu. Denon artean gure iraganaren sustraiei balio handiagoa emango diegu: meatzaritzari, alegia.

Informazio gehiago sakatu hemen.

 

Anima zaitez!