Adinekoekin Abegitsua den Hiria

  • Adinkoekin Abegitsua den Hiria

ABANTO ZIERBENA ATSEGINEZ

Abanto Zierbena Atseginez Udalak babesten duen proiektua da, pertsona nagusiei buruzkoa eta haiek osatutakoa. Horren bidez udalerriari pertsona nagusien begiekin begiratzen zaio, bai talde horri bai herritar guztiei on egingo dien baterako ekintza plan bat gauzatu ahal izateko.

Proiektu honen xede nagusia da Abanto Zierbena nagusiekiko (eta, oro har, adin guztietako pertsonekiko) hiri lagunkoia izatea. Horretarako, udalerriaren potentziala aprobetxatu nahi da zahartze aktiboko aukerak sortuz, adina ez dadin oztopo izan bizi zikloan zehar norberaren interesei eta jarduerei eusteko, eta gogobetetze eta konpromiso pertsonalerako iturri berriak garatzeko aukerak egon daitezen.

2015ean proiektuaren bideragarritasun-azterketa hasi zen; eta 2016ko otsailean proiektuari hasiera emateko lehenengo informazio-bilera egin zen. Denbora-tarte honetan, talde eragile bat sortu da. Egun, 17 pertsonek osatzen dute eta horiek dira proiektuaren buruan daudenak, Udalaren eta Deustuko Unibertsitatearen aholkularitza teknikoarekin.

Udalerri-mailan, honako ekintza hauek burutu dira:

  1. UDALBATZAK ONESTEA ADINEKOEKIN LAGUNKOIAK DIREN HIRI ETA KOMUNITATEEI BURUZKO DUBLINGO ADIERAZPENAREKIN BAT EGITEA (2016ko URRIAREN 27an).
  2. DEUSTUKO UNIBERTSITATEKO “AGEING RESEARCH” GERONTOLOGIAKO IKERKETA TALDEAREN ETA ABANTO ZIERBENAKO UDALAREN ARTEAN LANKIDETZA HITZARMENA SINATZEA.
  3. OSASUNAREN MUNDU ERAKUNDEKO HIRI LAGUNKOIEN MUNDU SAREAREKIN BAT EGITEA (2016ko URRIAREN 27an).
  4. EUSKADI LAGUNKOIA SAREAREKIN BAT EGITEA (2016ko AZAROAREN 29an).

Apirilaren 5ean, proiektua udalerriko herritar guztiei aurkezteko ekitaldia egin zen. Bertan, Bizkaiko Foru Aldundiko teknikariek, Eusko Jaurlaritzako teknikariek, Udalbatzak, eta udalerriko hainbat elkarte eta erakundetako pertsonek parte hartu zuten.

Une horretatik aurrera, talde eragilea parte hartzeko prozesua diseinatzeko eta metodoa zehazteko (foku taldeak, inkestak eta/edo galdetegiak) lanetan ibili da. Lan horren bidez diagnostikoa gauzatuko da, OMEk markatutako zortzi atal hauek oinarri hartuta:

  • Aire zabaleko eremuak eta eraikinak
  • Garraioa
  • Etxebizitza
  • Parte-hartze soziala
  • Errespetua eta gizarteratzea
  • Herritarren parte-hartzea eta enplegua
  • Komunikazioa eta informazioa
  • Gizarte- eta osasun-zerbitzuak

Fase hori amaitzen denean, proiektua herritar guztientzako irekiko da. Hala, parte hartu nahi duten Abanto Zierbenako herritar guztiek udalerriko lagunkoitasun maila neurtzeko diagnostikoa gauzatzen lagundu ahalko dute.

RSS iturria ikusi