Gazteria

 

Gazte Informazio Zerbitzua 14tik 30 urtera bitarteko gazteei zuzenduta dago.

  • Zure bizitzako hainbat eremutan izan ditzakezun posibilitate, aukera eta baliabideei buruzko informazioa eskaintzen dizugu lan-merkatuan sartzeko, hezkuntza-sisteman jarraitzeko, aisialdia era konstruktiboan erabiltzeko, gizartean parte-hartzeko edozein ekimen garatzeko edo zure bizitzako beste edozein eremu hobetzeko.
  • Eskura dituzun aukera desberdinei buruzko orientabidea emango dizugu eta, hala behar izatekotan, zenbait eremutako zerbitzu espezializatuetara zuzenduko zaitugu, hala nola, enplegua eta laneratzea, hezkuntza eta lanerako prestakuntza, osasuna eta gizarte ekintza, etxebizitza...
  • Abanto-Zierbenako edozein arlok antolatutako jardueretan parte hartzeko informazioa eta izen-ematea.
  • Udal izapideak edo inguruko beste erakundeekin (Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza...) egin beharreko izapideak erraztuko dizkizugu.
  • Gazte-Txartela eta nazioarteko ikasle, irakasle eta aterpekide (haurrentzako, helduentzako edo familiarentzako) agiriak eskuratzeko kudeaketa.

Gazte Informazio Zerbitzuan honako hauek dituzu zure eskura:

  • Norberak kontsultak egiteko ordenagailu bat Interneteko sarbidearekin.
  • Erabiltzaileek Interneten kontsultak egiteko mahai bat eta informazioa kontsultatzeko bi mahai.
  • Liburuxkak, gidaliburuak, informazioa eta abar dituzten lau panel.
  • Kartelak eta informazioa jartzeko bi taula handi.

Harremanetarako

Helbidea: Bizkaia plaza 3, atzealdea. 48500 Abanto-Zierbena

Tel. /Faxa: 94 636 37 69

E- maila: gazteria@abanto-zierbena.org

Ordutegia: astelehenetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.