Gazteria

 

"Pentsa Abanto 20-20" plan estrategikoa udalerriko jarduketa-lerroak diseinatzeko prozesu parte-hartzailea da, eta herriko zenbait sektorek (gazteak barne) eta elkartek parte hartu dute bertan. Esku-hartze horren asmoa izan da 16 urtetik gorako herritarrentzako baliabideak ugaritzea.

Hori dela eta, Abanto Zierbenako Udalak lokalak lagako dizkie udalerriko kuadrillei, 18 eta 30 urte artekoei, aisialdian erabil ditzaten.

Gazteentzako lokalok gazteriaren gune gisa ezarri nahi dituzte, haiek biltzeko leku gisa. Espazio horiek helduen munduarekiko autonomia izateko bide ematen diete gazteei; izan ere, haien esanetan, zenbaitetan arautuegia egoten da. Hemen beraiek agintzen dute, gazteek, eta beraiek erabakitzen dute zer den onargarria eta zer ez; horretarako, jakina, errespetatu egin behar dituzte lokalok erabiltzeko eskubidea izateko eskatzen diren gutxieneko arauak.

Azkenaldian garrantzia hartu du gazte-lokalen fenomenoak, eta gazteriaren gune gisa ezarri dira. Oraingo krisialdi hau dela eta, bada, Abanto Zierbenak erabaki du beste alternatiba bat ematea espazio horien alokairuari.