Euskara

 

Euskararen presentzia areagotzeko, udal-elkarteek doako itzulpengintza-zerbitzua dute, sortzen eta jendaurrean ikusgai jartzen dituzten agiriak itzultzeko: afixak, triptikoak, jolas- eta jai-programak, etabar.

Zure elkarteak horien antzeko agiriren bat itzuli behar badu, hurbildu Udalera eta bete ezazu eskabide bat. Informazio gehiago behar baduzu, jarri harremanetan Euskara Zerbitzuarekin.

Hizkuntza aholkularitza

Euskara Zerbitzuak hizkuntza-aholkularitza ematen die euskarari buruzko informazioa behar duten pertsonei, enpresei, elkarteei eta bestelako erakundeei: diru-laguntzak, itzulpenak, euskara-planak, titulu homologatuak lortzea, ikastaroak, bekak, etabar.

Horretarako, Euskara Zerbitzura jo behar duzu, eta zure zalantzak argitzen saiatuko gara.

Informazio gehiago