Euskara

 

Euskara Zerbitzuaren datuak

Abanto-Zierbenako Udala

El Minero Etorbidea, 2
48500 Abanto-Zierbena

Tfnoa: 94 636 20 00 / 94 636 21 16
Faxa: 94 636 01 98
Emaila: euskara@abanto-zierbena.org 

EBPN (Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia)

EBPNren helburu nagusia euskaraz bizi nahi duten herritarrei horretarako aukerak bermatzeko behar diren hizkuntza-politikako neurriak erabakitzea eta bultzatzea da. Era berean, Euskal Herrian, maila pertsonalean, sozialean eta ofizialean, euskararen berreskurapen osoa lortzeko euskararen aldeko urratsak areagotzea du xede.

Plan orokorraren helburu nagusiak betetze aldera, Abanto-Zierbenako Udalak urtero kudeaketa plana garatzen du eremu bakoitzari egokitutako ekintza jakin batzuen bitartez.

Kontsulta ezazu EBPNren inguruko informazio gehiago hemen.  

Erabilera Plana

EBPNren testuinguruan, Abanto-Zierbenako Udalak Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana du abian. Honen bitartez, administrazio eremuan beharrezkotzat jotzen diren neurriak hartu eta ekintza zehatzen bidez garatzen ditugu, betiere, udalerriko hizkuntza egoera oinarri hartuta.