Gertakariak

 

Burdin Jaia bueltan da jardueraz gainezka, meategietan aritu zirenen oroitzapenak bizirik mantentzeko. Urriaren 11an, ostirala, hasiko gara Errepublikaren aldeko batailoiei omenaldia eginez. Eta asteburu osoan zehar jarraituko dugu musikalari eta buruhandiekin, haurrentzako tailerrak, erronkak, artisautza erakustaldiak, herri bazkaria, musika zuzenean, herri ekonomatoa… halaber, bertoko produktuen azoka eta antzinako meatze-trenaren ibilbidea berriz ere egin ahal izango dugu, hementxe duzue egitarau osoa!

Egitaraua (PDF 1,10MB)