Gertakariak

 

Burdinmendi Bide Berdearen Taldeduatloia kirol-proba herrikoi bat da, lau pertsonako taldeetan egiten dena, Burdinmendi Bide Berdean zehar. Enkarterrialde Landa Garapeneko Elkarteak antolatzen du, Aire Norte Bizkaiko enpresak zuzendu, eta Abanto-Zierbena, Artzentales, Galdames, Muskiz eta Sopuertako udalen laguntza du.

Txirrindularitza eta runninga izango dira lasterketa-formatu original honetan elkartuko diren bi kirol-diziplinak; 2019ko azaroaren 3an jokatuko da, Burdinmendi Bide Berdean.

Antolatzaileek ekitaldi hau Enkarterriko Burdinmendi Bide Berdea ezagutarazteko eta sustatzeko helburuarekin ulertzen dute, Enkarterriko eskualdera jendea erakartzeko, ingurumen-, ondare-, aisia-, kultura- eta gastronomia-baliabideen eskaintzaz goza dezan.

Izena emateko plataforma abian egongo da 2019ko ekainaren 27tik urriaren 27ra bitartean.
2019ko urriaren 10era bitartean, talde bakoitzak 74 euro ordaindu beharko ditu izena emateko, eta 94 euro urriaren 27ra bitartean.

https://www.taldeduatloia.eus/inscripciones/formulario/