Gertakariak

 

Jarduera Abanto Zierbenako udal-igerilekuetan egingo da; bertaratuek urpeko igeriketako lehenbiziko esperientzia biziko dute, urpekaritzako ekipamendu osoarekin.

Jarduerak ordu eta erdi iraungo du, teoria eta praktikarekin. Irakasleek beharrezko azalpenak emango dituzte talde txikietan igerilekuan bertan urpeko igeriketaz gozatu ahal izateko.

Goizean, 10:00etan hasiko gara, 13:00etara arte (ordu eta erdiko bi saio, eta 4 pertsona saio bakoitzeko). Eta, arratsaldean, 16:00etan hasiko gara, 19:00etara arte (ordu eta erdiko beste bi saio, eta 4 pertsona saio bakoitzeko).

Parte-hartzaileek 14 urtetik gorakoak izan behar dute eta erroldatuak.