Albisteak

 

Abanto Zierbenako Udalak Sanfuentesko San Pedro auzotik Santa Luzia auzora doan landa-bidea asfaltatu du, herritarren eta landa-bide hori erabiltzen dutenen eskaerei erantzunez.

Hauxe adierazi du Jon Cuesta Auzoetako zinegotziak: “Ibiltari eta txirrindulari ugarik erabiltzen dute bide hori, Arena hondartzako bidegorrirantz doazenean. Horren inguruan zenbait kexa aurkeztu ditu jendeak, eta batik bat txirrindulariek, haiei eragiten dielako gehien zoruaren egoerak”.

Bide horretan, gaur egun, ibilgailuen zirkulazioa mugatuta dago; horregatik, paseo oso atsegina da, eta inguruko herritarrek sarri erabiltzen dute. Hori dela eta, Jon Cuesta zinegotziak uste du herritarrek bide horren hobekuntza nabarituko dutela.

Denera, 550 metro koadroko eremua konpondu da, bide osoan 15 lan puntual eginda. Lanon kostua, guztira, 15.482 eurokoa izan da.

Udalak eskerrak eman nahi dizkie herritarrei, eman duten laguntzagatik eta bidea asfaltatzeko lanek iraun bitartean ulerberatasunez jokatzeagatik.