Albisteak

 

Abanto Zierbena gazteekin konprometituta dagoen udalerria da; beti dago aisia-aukerarik onenak emateko prest, horiek eskuratzeko udalerritik atera behar ez izateko. Horregatik sortu zen Gaztegunea Gallartan, duela zazpi urte. Gazteguneak ateak ireki zituen, gazteek inguru seguruan, atseginean eta didaktikoan ondo pasatzeko topaleku izateko.

“Urtez urte, zerbitzu honek osasun hobea du; 5.544 neska-mutil igaro ziren Gaztegunetik iaz, hilean 54 gazte, batez beste. Argi dago Gazteguneak erabat funtzionatzen duela. Nabarmendu behar da baliabide-mota horren barruan, mutil eta neskek egiten duten erabilera ia ekitatiboa dela. Gure gazteak zerbitzua ezagutzera animatzen ditugu; izan ere, harritu egingo dira eta seguru esperientzia errepikatu nahi izango dutela. 12 eta 14 urte bitarteko neska-mutilak dira topaleku honetara gehien hurbiltzen direnak”, esan du Abanto Zierbenako alkateak, Maite Etxebarriak.

2016an, 60 jarduera baino gehiago egin dira; horiek oso harrera ona izan dute, eta nabarmentzekoak dira sukaldaritzako tailerrak, lehiaketak, tailerrak eta eskulanak. Horien bidez, Gaztegunea espazio alternatibo bilakatu da, gazteentzako erreferentziazko toki.

“Jarraitzen dugu kalitatezko aisia eskaintzen jarraitzearen aldeko apustua egiten, eta aurrera egin dugu urtean zehar egiten diren hezkuntza-kanpainetan: ekintza solidarioa, azaroaren 25eko kanpaina, jaietan arrisku-portaerak murrizteko kanpaina… Ekintza solidarioek, urtez urte, gero eta indar gehiago hartzen doaz. Aurten, Gazteguneko neska-mutilek eskumuturrekoen salmenta jarri dute martxan; beraiek antolatu dute eta bertan batzen duten dirua iheslari-esparru batean emango dute dohaintzan, Grezian. Dibertsioa, elkartasuna eta hezkuntza, Gaztegunean lantzen den konbinazioa”, esan du Etxebarriak.

Bestalde, ezin dira udalekuak alde batera utzi; izan ere, Gaztegunearen arrakastaren alde garrantzitsua dira. Bidaia horietan, gazteek elkar ezagutzen dute, koadrilak osatzen dituzte eta ondoren, Gaztegunean gelditzen dira, beren harremanarekin jarraitzeko. 57 gaztek multiabenturako lau irteera egin zituzten; baina, zalantzarik gabe, arrakastarik handiena izan zuen plana surf-txapelketa izan zen. Jarduera hori Abanto Zierbenako Udalak diruz lagundu zuen kostu osoaren % 60an.

Las Carrerasek Gaztegune propioa izango du

“Las Carrerasko Gaztegune berriaren diseinuan lanean ari gara. Une egokia dela uste dugu, izan ere, gazteentzako moduluak sortu ditugu jada, eta, orain, familiek gazteak elkartzeko gune bat eskatzen digute", adierazi du alkateak.

2015ean hasi zen prozesua, Gazte Ekimena programarekin batera. Programa horren bidez Las Carrerasko gazteek parte hartu zezaten nahi zen, udalerriko eremu honetan gazteen behar errealak identifikatzeko xedearekin. Haien iritziak aintzat hartu eta gazteentzako ekipamenduak zabaltzeko pauso bat gehiago eman da: hasteko, Las Carrerasko koadrilentzako 3 lokal instalatu dira, eta, orain, Gaztegune berria diseinatzen ari gara.

“Abanto Zierbena gazteekin batera hazten ari da, haiek baitira udalerri honen etorkizuna", azaldu du Etxebarriak.