Albisteak

 

Las Carrerasko erretiratuen etxeak itxura berria du; izan ere, eraikinean hobekuntza-obrak eta konponketak egin dira eta teilatua aldatu da.

“252 bazkide ditu etxeak, eta zuzendaritzak, alkatetzaren, auzoen arloko zinegotziaren eta gizarte-ekintza arloaren bitartez, jakinarazi zigun itoginak zeudela, askotan konpondu zirela baina oraindik ere arazoak hor jarraitzen zuela. Uda honetan, erabaki zen onena zela teilatuaren egitura aldatzea, eta horixe egin da”, adierazi du Maite Etxebarriak, Abanto Zierbenako alkateak.

Lanok 45.113 euroko kostua ekarriko diote Udalari, baina obra beharrezkoa da; izan ere, Udalak konpromiso sendoa du adinekoen ongizatearekin.

“Obrak denbora-tarte txikian egin dira, erretiratuen etxeko erabiltzaileei ahalik eta gutxiena eragozteko. Gainera, uda aprobetxatu da leku honen eta gure adinekoen eguneroko bizimodua ez oztopatzeko. Obrak uztaileko azken astean hasi ziren eta aste honetan amaitu dira: aldamioak desmuntatu eta azken ukituak eman dira”, azaldu du Etxebarriak.

Alde teknikoari dagokionez, teilatuek 196 metro karratu inguruko azalera hartzen dute. Teilatuak, erretenak eta sabai-leihoak aldatu egin behar ziren; izan ere, eraikinaren adina dela eta, teilak hondatzen ari ziren, ura sartzen zen eta isolamendua eskasa zen. Eraikina zaharberritzeko, teilatuaren kalitatea hobetu da kalitate oneko teilak eta erreten metalikoak jarriz, eta teilatuaren azpian isolamendua jarri da, eraikinaren baldintza termikoak hobetzeko.

“Erabiltzaileei jakinarazi diegu hemendik aurrera ere arretaz begiratuko dugula eraikina nola dagoen, eta dena ondo egon dadin saiatuko garela, gure konpromisoa ez ezik gure betebeharra ere bada-eta gure adinekoen bizi-kalitatea hobetzea, esate baterako, oraingoan bezala, haien aisialdi-gunea konponduz”, adierazi du, amaitzeko, Etxebarriak.