Albisteak

 

Abanto Zierbenako Udalak udalerriko gazteenentzako aisialdirako proiektu bat jarri du mahai gainean, eta herritarrei iritzia eskatu nahi die. Hain zuzen ere, herritarrek parte hartzeko prozesu bat ireki du: nahi duten guztiek formulario bat bete eta udal-igerilekuetan dagoen postontzian utz dezakete. Era berean, Udalaren webgunearen bidez eta mugikorraren bidez (QR kodea eskaneatuta) parte har daiteke. Parte hartzeko epea gaur hasiko da, uztailaren 7an, eta iritzia emateko azken eguna uztailaren 17a izango da. Prozesu honetarako, proiektuaren argazki-simulazioa jasotzen duen triptiko bat prestatu da, bai eta dagokion formularioa ere. Horri esker, Udalak instalazio horien erabiltzaileen iritzia jasoko du zuzenean.

“Jakin nahi dugu herritarrek zer iritzi daukaten udal-igerilekuetako solariumaren zelaian uretako jolasak instalatzeari buruz. Txirristak, ur-pistolak eta askotariko jolasak instalatu nahi dira, betiere ura elementu nagusitzat hartuta. Proiektu polita da, eta gure haur eta gazteentzat onuragarria eta entretenigarria izango delakoan gaude; azken finean, aisialdirako beste aukera bat da. Baina, ezer egin aurretik, herritarren iritzia jaso nahi dugu, zuzenean eta era gardenean; jakin nahi dugu ideiaren alde dauden edo hobekuntzarik proposatu nahi duten. Hori dela eta, formularioan euren ideiak islatu ahalko dituzte”, azaldu du Abanto Zierbenako alkate Maite Etxebarriak.