Albisteak

 

Abanto Zierbenako Udalak, datozen lau urteotan, bide garbiketako zerbitzu hobea izango du; izan ere, kontratu berria sinatu da eta, bertan, hobekuntzak jasotzen dira, besteak beste, igande eta jaiegunetan ere garbituko da Gallarta, Las Carreras eta Sanfuentesen; egun arte, auzo horrek ez zeukan horrelako neurririk, eta, orain, dokumentu berriko errubrikarekin, auzo hori ere jaso da. Eremuak zabaldu dira; izan ere, garbiketa-zerbitzuak Eusko Gudariak Plaza, plazaren atzealdea, pasagunea, eskailerak, igogailua eta parkingaren ondoko behealdea hartuko ditu ere bai. Halaber, parkea eta Blasco Ibañez pasealekua garbituko dute. Las Carrerasen kasuan, Trinitateko plaza, eta Sanfuentesen, Pilar Abin plaza eta pilotalekuaren eremua, umeak sarri baitabiltza handik, bai eta Santa Barbara parkea ere.

Horretarako, zaborrak batzeko bi kamioi, ur bidez garbitzeko kamioi bat, lau makina garbitzaile, urez garbitzeko makina bat, erabilera anitzeko kamioi bat eta bi furgoneta daude.

“Garbiketa-zerbitzu berritua da udalerri guztiarentzat, eta lau ardatz nagusi bultzatzen ditu: igande eta jaiegunetako garbiketa-zerbitzua indartu egingo da eta eremu berrietara zabalduko da, El Campilloren eremuan, bereziki industrialdean, kartoi-bilketaren zerbitzua ezarriko da 22 edukiontzirekin, eta bide garbiketaren eta hondakin-hondarren frakzio-bilketaren maiztasuna zabalduko da; kontratu bidez, atxikita geratuko da neguko plana, alegia, egun arte, elurte edo izozte handiekin, Udalak gailu estra ordaindu behar zuen, hotzak eragindako gorabeherei aurre egiteko -orain, zerbitzu hori kontratuan jasota eta sendotuta geratu da-; eta, azkenik, eta gure auzokideentzat oso garrantzitsua dena, Abanto Zierbenako hilerrietan emango den zerbitzuaren eta arretaren hobekuntza. Hala azaldu dute Abanto Zierbenako alkate Maite Etxebarriak eta Auzo eta Zerbitzu zinegotzi Jon Cuestak.

Berritasuna da udal-hilerrietako lurperatzeko eta lurpetik ateratzeko zerbitzua; izan ere, kontratatutako enpresak berariazko ekipo espezializatua baliatuko du lan horretarako; ekipo horrek 20 urte baino gehiagoko esperientzia du, eta urteko 365 egunetan egingo du lan. Zerbitzu berriak, gainera, herritarrek eskuragarri izango duten telefono-zenbakia proposatzen du, zuzenean zerbitzuburuarekin harremanetan jarri ahal izateko. Kontratuaren zerbitzuburuak, bestalde, berehala emango dio kanpo-enpresari hileta-elizkizuna egiteko oharraren berri.

Udalaren aisia-eremuak, besteak beste Castaños eta Las Calizas, hobekuntza-proiektuan daudenak, zainduago egongo dira, halaber. Udan indartuko da, ekainean, uztailean, abuztuan eta irailean. Neguko Plana

Baina, zalantzarik gabe, hobekuntza nagusietako bat neguaren etorrerarekin sortuko da.

“Azken asteak oso hotzak izan dira; gaueko tenperaturak zero azpitikoak izan dira, eta abantarrek egiaztatu dute gatza zabaldu dela kale, espaloi, oinezkoentzako bideetatik, irrist ez egiteko. Landa-eremuetan, produktuak banatu dira, izotza urtzeko. Aurreko kontratuak ez zuen zerbitzu hori jasotzen, eta zerbitzu estra kontratatu behar genuen, neguko deserosotasun eta arriskuen aurka borrokatzeko; orain, neguko bideragarritasun-plana aktibo egongo da 6 hilabetez, azarotik apirilera bitarteko neguko kanpaina osoan zehar, eta kostua kontratu bidez jasota geratuko da. Orain elurra kentzeko 4x4 traktore bi ditugu, elurra kentzeko bi palarekin, gatza banatzeko gailuarekin, CMAR urez garbitzeko makinarako elurra kentzeko gailu bat eta eskuko palak; gainera, gure zerbitzua askoz ere eraginkorragoa da”, esan du Jon Cuestak.

Beste aurrerapen handietako bat El Campillo industrialdean izango da; auzoen zinegotziaren, ezarritako enpresetako jabeen eta El Campilloko langileen solasaldiari esker, hobekuntzak koordinatu eta planifikatu ahal izan dira, eta, horrela, garbiketa eta hondar-frakzioaren bilketa astean bi aldiz izatetik hiru izatera igaroko da, eta 22 edukiontzi berri ezarriko dira, kartoia biltzeko.

Udalaren bideak garbitzeko zerbitzurako aurrekontuak 100.000 euroko igoera izan du, aurreko zerbitzuaren aldean, eta urtean 950.000 eurora iritsi da, kalitatezko zerbitzua emateko gure udalerriari, auzokideek proposatutako hobekuntzak sartzeko eta erantzun hobea emateko zerbitzu honen hainbat planotan, eta, gainera, zerbitzu honi atxikitako plantillaren lan-baldintzak hobetzeko”, esan du Etxebarriak.

Kontratu berri hau 2016ko abenduaren amaieran sartu zen indarrean, hurrengo bi urteetarako, eta beste bi urtez luzatu da, 2020ra arte.