Albisteak

 
Jada mahai gainean daude, eskaerak noiz iritsiko, gizarte-zerbitzuetako elkarteentzako, gizon eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzeko taldeentzako, gazte-proiektuen inguruko elkarteentzako nahiz herrian euskara sustatzeko taldeentzako diru-laguntzak.
Laguntzok egoitza soziala udalerrian duten eta gizarte-zerbitzuen esparruan diharduten elkarteentzat dira, eta helburu dute eskaera egiten duen erakundearen ohiko programako jarduerak sustatu eta bultzatzea. Diru-laguntza hau jaso duten elkarteak adinekoen eta desgaitasuna duten pertsonen kolektiboak dira.

“14.097,05 euro jarri ditugu kolektibo horiei emateko, uste dugulako behar-beharrezkoa dela adinekoei eta desgaitasuna duten pertsonei laguntzea. Horrexegatik babesten ditugu diru-laguntzak bidez, beren jarduerak egiten jarraitzeko eta herritar gero eta gehiagori laguntzeko”, azaldu du Maite Etxebarriak, Abanto Zierbenako alkateak.

Aste honetan bertan Emakumeen Nazioarteko Eguna izan da. Horren harira, Udalak berdintasunaren aldeko deia egin zuen, eta gizon eta emakumeen soldaten artean dagoen arrakala salatu. Udalak bat egiten du emakumeen eskubideen alde borrokatzen diren talde guztiekin; hori dela eta, 11.970 euroko aurrekontu-partida bat jarri du horretan laguntzeko.
“Konpromiso irmoa dugu gazteekin ere. Hala, herri hobe, modernoago eta gazteen premietara egokituago baten alde lan egiten duten gazte talde guztiak sustatzen ditugu, eta funtsezkoa da haiek parte hartzea eta haiekin hitz egitea. 1.900 euroko ekarpena egin dugu horri begira", adierazi du Etxebarriak.

Beste xedeetako bat euskara sustatzea da. Hori helburu, 1.620 euro jarri dituzte eskatzaileen artean banatzeko. Kasurako, Axola Euskara Elkartea da diruz lagundu ohi diren elkarteetako bat.

“Gazteak, euskara eta kirola, eta kultura ere bai. Abanto Zierbenako Udalak diru-laguntza ugari ematen ditu, eta, gainera, ezohiko moduan banatzen ditu”, esan du Etxebarriak.
Musikaren eta dantzaren arloan, kasurako, 7.500 euro gastatuko dira. Arte plastikoen esparruak jasoko du denen artean diru-laguntzarik handiena: 26.000 euro. Bestalde, bestelako kultur erakundeetan beste 7.000 euro inbertituko dira, eta kirol-taldeak ere pozik egoteko moduan daude, 19.000 euroko partida jarri baita haientzat.

“BAOn iragarkia jarri ostean, kirolaren, kulturaren edota gazteen arloko kolektiboek aurtengo apirilaren 18ra arte aurkeztu ahal izango dute eskaera”, adierazi du, bukatzeko, Etxebarriak.