Albisteak

 

Udalerriko igerilekuak desgaitasunen bat edo mugikortasun urria duten pertsonek erabili ahal izateko egokitu dira, eta, horretarako, uretan zuzenean sartzeko jasogailu berri bat instalatu da. Abanto Zierbenako Udaleko Kirol Zinegotzitzak uretan sartzeko garabi bat erosi du, desgaitasunen bat duten pertsonentzako udalerriko zerbitzuak hobetze aldera.

“Aulkia martxan dago eta oso harro gaude; izan ere, hau aurrerapauso bat da gure kirol-instalazioak herritar guztientzat hobetzeko, salbuespenik gabe. Konpromiso irmoa dugu desgaitasunen bat edo mugikortasun urria duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzek, eta tresna berri honi esker, igerilekuetan kirola egiteko aukera dute, hesiak gaindituz”, azaldu du Abanto Zierbenako Alkate Maite Etxebarriak.

Jasogailua aluminioz eta altzairu herdoilgaitzez egina dago eta 170 kg-ko pisua du. Desgaitasuna duten pertsonak igerilekuko ur-bazterrera mugitzeko eta uretan sartu eta bertatik ateratzeko laguntzeko besterik ez da erabili behar (betiere 120 kg baino gehiagoko pisua ez badute).

Aulki hori une horretan lanean dagoen eta horretarako prestakuntza duen sorosleak erabiliko du, desgaitasuna duten pertsonak segurtasun osoz mugitzeko beharrezkoak diren ezagutza fisiko eta mentalak baititu.

“Uretan sartzeko garabi honek uretan sartzen eta bertatik ateratzen lagunduko dio erabiltzaileari. Eserlekuak beso-euskarria eta segurtasun-uhala ditu; beraz, erabiltzailea eroso egongo da eserita. Pantaila nagusian, igotzeko eta jaisteko botoiak daude, eta horiez gain, larrialdi kasuetarako botoi bat dago, makina geldiarazteko. Gainera, elektrikoa denez, pantailan bateriaren karga-maila irudikatzen duten argi-seinale (LED) batzuk daude. Beti egongo da ehuneko ehun beteta, gure kirol-instalazioak bezala: egun, erabat irisgarriak” adierazi du Etxebarriak.

Abanto Zierbenako Udalak X euro bideratu ditu aulki hori lortzeko. Hala, Abanto Zierbenako kiroldegia hobetu egin da irisgarritasunari dagokionez, eta ez hori bakarrik, kirol-jarduerak gauzatzen dituzten erabiltzaile eta bainularientzako segurtasunean ere gora egin du.

Desfibriladore berria

Kiroldegian bazegoen desfibriladore bat, baina orain, meatzaldeko Udalak beste desfribriladore bat erosi du, kirol eta kultur jardueretan erabili ahal izateko eta urtarrilaren 27ko 9/2015 Dekretua betetzeko. Dekretu horren bidez arautzen da kanpo-desfibriladore automatiko eta erdiautomatikoen ezarpena eta erabilera, eta horren bidez xedatzen da beharrezkoa dela tresna horiek  osasun-esparrutik kanpoko erabilera publikoko gune jakin batzuetan jartzea.

Kanpo-desfibriladore automatikoa da eta heriotza eragin dezaketen bihotzeko arritmiak antzematen ditu. Makinak arrisku egoeran dagoen pertsona bat suspertzeko beharrezkoa den deskarga elektrikoa sortzen du, EKG erritmo desfibrilagarri baten bidez. Makina erabiltzeko, ordea, beharrezkoa da beste pertsona baten (osasunaren arlokoa edo ez).

“Arin eta irmo jarduteak bizitzak salbatzen ditu; denbora urrea da bihotzeko bati aurre egin behar diogunean. Desfibriladore bat eskura izateak bizitza eta heriotzaren arteko aldea marka dezake. Segurtasun-elementua da”, adierazi du Alkateak.

Bentrikulu-fibrilazioa tratatzeko modu bakarra desfibrilazio elektriko goiztiarra da; beraz, ezinbestekoa da pertsona baten esku-hartzea. Horregatik, desfibriladorea erabiliko duten pertsonek bi orduko ikastaro bat jasoko dute.

Aurrerapen teknologikoei esker, osasun-arlotik kanpoko pertsonek eta osasun-langile ez direnek erabiltzeko desfibriladoreak daude gaur egun, ezaugarri eta funtzionamendu berezia dutenak. Instalatu duguna horrelakoa da; hala ere, kirol-instalazioko langileak makina erabiltzeko prestatuko ditugu, larrialdi egoera bati behar bezala eta, batez ere, arin erantzun diezaioten.

Gogorarazi nahi genuke 700 pertsonatik gorako baimendutako edukiera duen edozein establezimendu publiko, instalazio, ikuskizun edo jarduerak desfibriladore bat izateko betebeharra duela.

Gainera, indarrean dagoen legediari jarraikiz, desfibriladorearen alta emango da instalatutako KDAen erregistroan, osasun-arlotik kanpoko pertsonek erabil dezaten. Erregistro hori Osasun Saileko Antolakuntzako Zuzendari eskudunak kudeatuko du eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Larrialdi Zerbitzuarekin harremanetan egongo da.

“Orain kirol-instalazio irisgarriagoak ditugu, seguruagoak. Bide horretan lanean jarraituko dugu, gure konpromisoa pertsonekikoa baita”, amaitu du Etxebarriak.