Albisteak

 

Gazte Lokalak proiektuak udalerriko gazteen laguntaldeei udaleko gazte-moduluak eskaintzen dizkie, aisialdi-lonja tradizionalak ez diren beste aukera bat emateko. Orain, Las Carrerasera hedatu da proiektua, hiru lokal berrirekin.

Las Carrerasko pilotalekuaren ondoan egongo dira, Askartza Isusi kalean, udal-pilotalekuaren eta kirol-pisten alboko gune berdean. Hiru modulu izango dira, zehazki, 28 metro karratuko bat eta 22 metro karratuko beste bi. Gazte taldeek erabiltzeko eta gozatzeko erreserbatuta daude eta, gainera, komunetarako beste modulu batere izango dute. “Lokal hauek udalerriko neska-mutilek haien aisialdian erabil ditzaten dira.

Proposamen aitzindaria izan ziren, eta gure herriko gazteen artean arrakasta handia izan dute. Duela bi urte eta hiru hilabete jarri genituen Gallartan, eta, eskaera handia dela eta, erabaki dugu proiektua Las Carrerasera ere hedatzea” azaldu du Maite Etxebarriak, Abanto Zierbenako alkateak.

2014an zehar, alkatea bera eta Gazteria Saileko beste arduradun batzuk behin baino gehiagotan bildu ziren Las Carrerasko gazteen zenbait lagun talderekin, aisialdirako zer beharrizan dituzten entzuteko. “Egia da laster konturatu ginela Las Carrerasko gazteek Gallartako moduluetara joateko zailtasunak zituztela. Hori dela eta, Moduluak Las Carrerasen ezartzeko pausoak ematen hasi ginen azkar. Beti entzun dugu gazteek esaten zigutena, etengabe egon gara haiekin harremanetan, baita euren familiekin ere (familiek ere interesa agertu dute)”.

Ekimen honen helburua da gazteek aisialdiko tarteak sabai beraren azpian lagunekin gozatzea, baita gazte-lonjak ez diren beste aukera bat eskaintzea ere; izan ere, hainbatetan lonja horiek arazoak sortzen dizkiete auzokideei, eta gazteentzat oso garestiak dira. Oraingoan, Las Carrerasko gazteen hiru lagun talde hasiko dira baliabide berri hori erabiltzen datozen hilabeteetan. Zerbitzu hori oso garrantzitsua da udalerriarentzat.

Abanto Zierbenako Udalak 35.000 euro inbertitu ditu gazteentzako espazio berri horiek sortzeko.

“Erabiltzaileek 18 eta 30 urte bitartean izan behar dituzte, eta udalerrian bizi beharko dira. Izena ematen duten lagun talde guztiei ikuskatze sakona egingo zaie, erroldaren eta adinaren baldintzak betetzen dituztela egiaztatzeko. Hori izango da emango den lehen pausoa. Izena emateko bi asteko epea egongo da. Jarraian, izena eman duten lagun taldeen zerrenda egingo da, eta bertan jasoko dirabete beharreko baldintza guztiak. Hirugarren pausoa zozketa publikoa izango da, eta, azkenik, zozketan hautatutako lagun taldeei behar diren agiriak emango zaizkie. Pauso horiei otsailean emango zaie hasiera, eta apirilean amaiera. Hortik aurrera, lagun taldeek 60 euro ordainduko dituzte hilero, eta gizarte-asegurua izan beharko dute. Hortik aurrera, gozatzera!

Beste zozketa bat Gallartan

Proiektuari hasiera eman zieten bost lagun taldeak bi urtez egon eta gero, bost lokal horiek berriro zozkatuko dira, beste lagun talde batzuentzat.

5 etxola dira, 22 eta 28 metro karratu bitartekoak, eta dagoeneko funtzionatzen duten beste bi lokalen alboan daude. “Bi lagun taldek urtebete daramate modulu banatan. Horregatik, gainerako lokalak zozketatuko ditugu; izan ere, taldeek denbora luzean zehar gozatu dute horietaz” adierazi du alkateak.

Hauek dira Gallartako Alberto Ezkurdia parkean dauden aisialdi-eremu horien zozketan parte hartu ahal izateko baldintzak: Gallarta eta Sanfuentesko gazteak izatea eta 18 urtetik 30era bitartean izatea, betiko legez.

“Badakigu eskaera asko egongo direla, udalerriko gazteen lagun taldeek jadanik interesa adierazi dute eta. Oso harro gaude ekimen honek gure gazteen artean hain harrera ona jaso duelako” esan du Etxebarriak. Badakigu oraingoz Gallarta eta Sanfuentesko 15 lagun taldek gutxienez interesa dutela bigarren zozketan horretan.

Izena emateko epea ostiral honetan hasiko da, eta urtarrilaren 15etik 25era bitartean egongo da zabalik (bi egun horiek barne). Zozketa urtarrilaren 27an izango da, eta izena eman duten lagun taldeen zerrendari jarraituz egingo da. Interesa duten lagun taldeek Gaztegunean eskuratu dezakete eskaerak egiteko behar den informazioa eta dokumentazioa.

“Gazteen aldeko apustua egiten jarraitzen dugu; beraz, gazteentzako proiektu honi eustea da gure konpromisoa (gobernu taldeak bere programan jaso zuen), eta 2016ko lehen hiruhilekoan egia bihurtuko da hori” esan du Maite Etxebarriak, Abanto Zierbenako alkateak, bukatzeko.