Albisteak

 

Umeek, Blasco Ibañez pasealekuko parkean zer jolas instalatu nahi zuten erabakitzeko abian jarri zen parte hartzeko prozesuan, A aukera hautatu dute, “AWA” ereduari dagokiona.

Bereziki Gallartako umeak gonbidatu ziren prozesuan parte hartzera; izan ere, pentsatu genuen beraiek dutela horren inguruko interesik handiena, haiek erabiliko baitituzte jolasak. Gutun bat igorri zitzaien prozesuaren nondik norakoak azaltzeko.Gainera, albistea webgunean argitaratu zen, herriko gainerako neska-mutilei horren berri eman eta denek izan zezaten euren nahia adierazteko aukera.

Bi aukeretako bat (A: AWA - B: CAYAPA,) hautatzeko botoak Internetez eman ahal ziren gure webgunean, edo, bestela, udalerriko hainbat gunetan dauden herritarren partaidetzarako postontzietan ere utz zitezkeen.

Bozketaren epea martxoaren 22an hasi eta apirilaren 3an amaitu zen, eta guztira 72 boto jaso ziren.61 boto Internetez eman ziren, eta beste 11 udalerriko postontzietan utzi ziren.

A aukerak (AWA) 45 boto jaso zituen, eta B aukerak (CAYAPA) 27.

Udalak uste du esperientzia positiboa izan dela. 72 botoek erakusten dute udalerriko herritarrek badutela udal-albisteen berri eta mota guztietako udal-gaietan parte hartu eta erabaki nahi dutela. Nahiz eta prozesu hau umeentzako gai baten ingurukoa izan eta umeek parte hartu, parte-hartze horien atzean gurasoak ere badaude, zalantzarik gabe.

Parte-hartzaileei euren laguntza eskertu nahi diegu, eta espero dugu etorkizunean ere gurekin lankidetzan aritzea. Halaber, gainerako herritarrak ere animatu nahi ditugu parte hartzera, euren ekarpenak oso baliagarriak zaizkigu eta.
Bide batez, jakinarazi nahi dizuegu ekainaren amaieran hasiko direla Blasco Ibañez pasealekuko parkeanjolasa instalatzeko obrak.