Albisteak

 

Abanto Zierbenako Udalak bertako haurren espazioak berritu nahi ditu, eta Blasco Ibañez parkea aukeratu du orain aldatzeko.Horretarako, haurren nahiak eta beharrak hartuko dituzte kontuan; hain zuzen ere, Udalak inkesta bat abiarazi du haurrek bi jolasgune modeloren artean gustukoen dutena aukera dezaten.

“Jolasak aldatzeko garaia iritsi da, batzuk ez baitaude ondo, eta zein hobeto haurrak baino eurek jolasteko gune berria aukeratzeko?Haiek gozatuko dute bertan, haiek baliatuko dituzte jolasak; horregatik da garrantzitsua haien iritzia” adierazi du Maite Etxeberriak, Abanto Zierbenako alkateak.

Gallartako 6-10 urte bitarteko 400 haurrek gutun bat jaso dute, aukeraketa horretan parte hartzeko.Parte-hartze prozesu paregabea eta aitzindaria izango da.

“Lehen aldia da horrelako kanpaina bat egiten dugula; badira haur-foroak Agenda 21ean, baina ez horrelako eragina dutenak.Gobernu-taldeko kideok erabaki dugu hemendik aurrera gure haurrei galdetuko diegula, haiek emango baitizkiguteeurei bete-betean eragiten dieten gaiei buruzko gakoak” esan du Etxebarriak.

Bozketa familian

Haurrek gutun horretan “Awa” eta “Cayapa” modeloak ikusten dituzte, txirristaz, plataformaz eta birakariz osatutakoak.Xehe-xehe azaltzen dira bakoitzaren ezaugarriak.Bi aukerak dira modernoak eta erakargarriak, eta a edo b aukeratu behar dute. Familiaren laguntzaz aukeratu ditzakete.Inkestak aurkezteko epea apirilaren 3an amaituko da, igandean.Herritarrek parte-hartzeko postontzietan utzi beharko dituzte inkestak. Postontzi horiek udalerriko hainbat lekutan egongo dira; esaterako, igerilekuetan, liburutegietan eta herritarrentzako arreta bulegoan (HAZ).

Bada parte hartzeko beste modu bat ere: online.Udalaren webgunearen bitartez: www.abanto-zierbena.org.Halaber, bidalitako gutunak QR kode bat du, eta, horren bidez, sakelakoaren bitartez bozkatu ahal izango dute.
Udalak bildu egingo ditu bozketa guztiak eta bozka gehien jaso duen haur jolasa zein izan den jakinaraziko du. Jolas hori jarriko da Blasco Ibañez parkean, uda honetan bertan udalerriko haurrek euren familiekin eta lagunekin gozatzeko aukera izan dezaten.