Albisteak

 

Abanto Zierbenako Udalaren Berdintasun Arloak, errespetua eta berdintasuna oinarri duten eraso  ik gabeko jaien alde, Beldur Barik Jaiak kanpaina abiatu du.

“Guk nahi dugu San Antonio jaietan emakumeek gozatu eta ondo pasatu ahal izatea, inork haien segurtasuna eta eskubideak urratu gabe”, adierazi du Abanto Zierbenako alkateak, Maite Etxebarriak.

Hori lortzeko, herritarrek ez dute inolako tolerantziarik izan behar edozein motatako jokabide sexisten aurrean.

Gazteak dira kolektibo kalteberena. Hori dela eta, bi begirale, neska bat eta mutil bat, gazteen koadrilei informazioa ematen arituko dira kalean, indarkeria matxistari aurre egiteko baliabideak nola erabili eta eraso sexistei nola aurre egin azaltzeko.

“Berdintasun-kita delakoa banatuko dute: txapak eta mamorrojalearen jokoa dakartza, eraso sexistei aurre egiteko jarraibideekin, bai eta arlo horretako telefono-zenbaki interesgarriak dituen txartel bat ere. Kitak, gainera, arriskurik gabeko sexu-harremanak izateko preserbatibo bat ere badu. Guztira 500 berdintasun-kit banatuko dira gazteen artean”, esan du Etxebarriak. Ekainaren 17an izango da banaketa, ostiralean, La Fuga taldearen kontzertua baino lehen; izan ere, kontzertura ehunka gazte joango direla aurreikusi da.

Bestalde, txosnetan indarkeria matxistaren kontrako mezuak botako dira, eta jaietako esparru osoan sexismoaren aurkako leloak daramatzaten puxikak jarriko dira, ligoteo sano eta errespetuzkoaren alde.

“Errealitate birtualeko betaurrekoekin egiteko indarkeria matxistaren kontrako jarduera bat ere jarriko da martxan. Kanpaina hau ez dugu San Antonio bakarrik landuko, ordea; San Fuentesko jaietan ere abiatuko dugu. Adin guzti-guztiei dagokien arazo baten gainean sentsibilizatu nahi ditugu gazteak”, adierazi du, amaitzeko, Etxebarriak.