Albisteak

 

Abanto Zierbenako Udalak eta Abanto Zierbenako Merkatarien eta Ostalarien Elkarteak (ACHA) berritu egin dute aurten ere euren lankidetza-hitzarmena, herriko ekonomiaren motorra den sektore hori indartzeko eta sustatzeko.

Hitzarmen horren bitartez, Udalak eta merkatariek beste pauso bat eman dute elkarrekin hazten jarrai dezaten.

Duela hiru urtetik, hitzarmen espezifiko batek arautzen du merkatarien elkarteari ematen zaion diru-laguntza izenduna, eta bertan jasotzen dira urte osoan merkataritza sustatzeko egingo diren jarduerak. Dena dela, 2006. urtetik sinatzen dira esparru-hitzarmenak. “Gure saltokiek lana ematen dute, eta, gainera, bereziki estimatuak dira duten kalitateagatik, gertutasunagatik eta bezeroei ematen dieten tratu ezin hobeagatik”. Hori dela eta, Udalak aurten ere beste bultzada bat eman nahi die, eta 4.000 euro emango dizkiegu”, iragarri du Abanto Zierbenako alkate Maite Etxebarriak.

Diru-laguntza honako jarduera hauek finantzatzeko erabiliko da, besteak beste: Errege Magoen Desfilea, Las Carrerasko Merkakalea, San Antonio festetako Kontxaren jaitsiera eta ehorzketa, eta Meatzaldeko pintxoen lehiaketa.

Abanto Zierbenak 180 saltoki ditu; horietako 60 ostalaritza-sektorekoak dira, eta 2012. urtetik Udalak Merkataritza Dinamizatzeko Plan bat dauka, sektorearen errealitatea aztertzeko eta merkataritza sustatzeko eta dinamizatzeko jarduerak antolatzeko.

“Urte asko dihardugu elkarrekin lan egiten; esaterako, Gabonetako kanpainan merkataritza-bonuarekin edo, duela gutxi, Meatzaljaia Meatzaldeko merkataritzaren azokan. Jarduera horien guztien helburua gure udalerriko merkataritza- eta enpresa-sarea garatzea da, eta orain, hitzarmen honekin, indartu egingo dugu lankidetza hori”, adierazi du Etxebarriak. 

Helburua da Abanto Zierbenaren bizitzan eta ekonomian ezinbestekoa den kolektibo bat sustatzea eta babestea.