Albisteak

 

Abanto Zierbenako zenbait eremu kaltetuta daude gero eta katu kolonia gehiago daudelako. Bidegorrian dago katu gehien. Udala kezkatuta dago; izan ere, hainbat salaketa jaso ditu katuen zikinkeriak, arkakusoek eta zaratak eragozpenak sortzen dituztelako. Horrez gain, bidegorriko egoera arriskutsua da txirrindularientzat; istripuren bat gertatu izan da, katuengatik.

“Bidegorriko zazpi puntutan 80 katu daude, gutxi gorabehera; hori da daukagun lehenengo datua. Katuen kopurua nabarmen igo da azken hilabeteotan. Hori dela eta, udala neurriak hartu behar ditu, bizilagunek salatutako eragozpenei erantzuna emateko.

“Bizkaiko Foru Aldundiarekin harremanetan jarri gara bidegorriko arazoari irtenbidea eman diezaion, bera baita bidearen titularra. Kartelak jartzea adostu da, katuei jaten ematea debekatuta dagoela adierazteko eta txirrindularientzat arriskutsuak izan daitezkeela jakinarazteko. Jendeak aldizka katuei janaria ematen dieten 5 puntutan jarriko dira kartelak” azaldu du Maite Etxebarriak, Abanto Zierbenako alkateak.

Horrez gain, bidegorria mantentzeaz arduratzen diren langileek egunero kenduko dituzte bidean zehar aurkitutako bazkalekuak eta jan soberakinak.

Gainera, udaltzaingoari agindu zaio inguru horretan patruilatzeko, eta, hala, eremu publikoetan eta orubeetan janaria uzten duten pertsonak detektatzeko, hori egitea debekatuta dagoela jakinarazteko, eta ordenantzak jasotzen dituen zehapenak ezartzeko.

Zalantzarik egon ez dadin eta animalia horiekin bizikidetza ona lortu dadin, informazio-kanpaina bat prestatzen ari da udala, herritarrei kaleko katuei jaten emateak sor arazoen berri emateko.

“Eusko Jaurlaritzako ezkerraldeko Osasun Sailari egoera honi buruzko txosten bat egin dezan eskatu diogu. Halaber, animaliak kentzeko zerbitzua esleituta duen enpresari eskatu diogu errolda bat egiteko eta katu gehien non pilatzen den zehazteko, baita katu pilaketak kontrolatzeko, saihesteko edo gutxitzeko aholkuak emateko ere” azaldu du Etxeberriak.

Bazkalekuak edo etxolak kenduko egingo dira, eta beharrezkoa izango balitz, zuloak holtzez itxiko dira. Lan hori obraren brigadak egingo du, eta, beharrezkoa denean, partikularrei exekuzio-aginduak emango zaizkie epe motzean zerbait egin dezaten.

Udala udalerriko animalien aldeko elkartearekin ere bildu da. Elkarteak esterilizatzeko, bizkarroiak kentzeko eta bazkalekuak lursailen batean jartzeko proposamena egin du, eta udala proposamen hori aztertzen ari da.

“Begien bistakoa da katuei bide publikoan jaten emateak eta horiek azkar ugaltzeak dakarren arazoa. Arazo bera daukaten bizilagunekin hitz egiten ari gara, eta egoera kontrolpean eduki nahiko genuke aurki. Arazoa udalerri osora hedatzen ari da, eta neurriak hartu behar dira gelditzeko eta gutxitzeko” argitu du Maite Etxeberriak.