Albisteak

 

Abanto Zierbenan gure tradizioak eta pertsonaia mitologikoak ditugu Inauteri Jaunari ongietorria egiteko. Gure iragan meatzariaren itzal luzea ere gurekinizango da inauteriotan; izan ere, garai hauetan edonor beste pertsona bat izan daiteke egun batez, superheroi bat edo animalia txiki bat, esaterako. Jai hauetan, irudimenak eta originaltasunak ez dute mugarik.

Meatzari-zaporeko inauteriak dira, eta Bizkarbaltza, beltz kolorekoa den eta animalia burua duen izaki handia, gure artean ibiliko da, beste hainbat pertsonaiarekin batera. Hain justu ere, Bizkarbaltzaerre egingo da plazan, gaitza irudikatzeagatik. Gainera, besteak beste, Artauntxoa babeslea ere kaleetan barrena ibiliko da. Horiek ez dira bakarrik egongo, Beldarroia, Zangaluzea, sorginak eta Hartza ere horiekin ibiliko direlako, bidea magiaz eta istoriozbetez.

Harrigorria Dantza Taldeak ere parte hartuko du; 18 urte daramatzateetenik gabe gure erroak eta gure folklorea antzezten. Inauteri handien mailan gaude, hala nola Lantz, Ituren edo Tolosakoen parean."Meatzaritzako xehetasunak eta tradizioa bat egiteak bihurtzen gaitu bakarrak" azaldu du harro Maite Etxebarriak, Abanto Zierbenako alkateak.

Gaur, asteazkenean, inauteriak ospatzeko ekitaldiei ekingo zaie. Arratsaldeko sei eta erdietan Gallartako ekitaldi-aretoan hitzaldi-emanaldi bat eskainiko da, "Landa Giroko meatze aratusteak" izenekoa, MeatzaldekoHarrigorriaga Dantza Taldearen eskutik.

Jaiak otsailaren 5ean, ostiralean, jarraituko du, eta protagonistak Gallartako ikastetxeetako haurrak izango dira; kalejira egingo dute El Minero etorbidean eta, ondoren, musika-jaia egingo da pilotalekuan. Amaitzeko, txokolate-jana egingo da, ikasleen guraso-elkarteak antolatuta.

Hala ere, zalantzarik gabe, ekimen nagusia otsailaren 6an, larunbatean egingo da, goizean. Hamaiketan, diru-bilketa egingo da musikarekin eta dantzekin, Meatzaldeko Harrigorriaga Dantza Taldearen eskutik. Arratsaldean, seietan, inauterietako desfileari ekingo zaio Fuente Marcianon, Meatzaldeko inauterietako taldeekin: Meatzaldeko Harrigorria Dantza Taldea, Abanto Musika Eskola eta Mozorratuko taldeak. Musika Batukada Afro Sound System taldeak jarriko du. Egunaamaitzeko, musika-jai handi bat egingo da Eusko Gudariak plazan, baina, hori baino lehen, mozorro-lehiaketa eta sari-banaketa egingo dira, baita inauterietako torrada lehiaketa ere. Horrekin batera, txokolate-jana ere egingo da, Gallartako Emakumeen Kultur Elkartearen eskutik.

Las Carrerasen ez dute konpasa galduko: otsailaren 5ean, ostiralean, eguerdiko hamabietan, haurrentzako dantzaldia egingo dute pilotalekuan. Larunbatean, arratsaldeko seietatik aurrera, Diskofesta egingo da pilotalekuan, bai eta inauterietako torraden eta mozorroen lehiaketa ere. Parte-hartzaile guztiek desfilea egingo dute, eta ondoren, mozorro originalenek saria izango dute.

"Herritar guztiak animatu nahi ditugu inauterietan parte hartzera eta inauteriak hemen bizitzera, bizilagunekin; izan ere benetako inauteriak ditugu, jator-jatorrak, eta ederki pasatuko dute. Hori bai, betiere, gainerako pertsonak eta ondasun publikoak errespetatuta" adierazi du Etxebarriak.

Aste animatu honi amaiera bikaina emango dio Las Carreraseko Enarak Dantza Taldeak. Igande honetan, lehen aldiz, eguerdiko hamabietan, Lantzeko inauteri tradizionalak birsortuko ditu, hainbat pertsonaia irudikatuko ditu eta espiritu gaiztoak irudikatzen dituen Miel Otxin alproja gaiztoaren harrapaketa antzeztuko du,. Miel Otxin kalejiran ibiliko da herriko auzoetatik, Ziripotekin batera. Ziripot pertsonaia lodikote bat da, eta behin eta berriro botatzen du Zaldikok, erdi-gizona eta erdi-zaldia den pertsonaia jauzilari eta alai batek. Arotzek Zaldikoren ferrak zainduko dituzte. Txatxo ere izango da, Lantzeko bizilagunak ordezkatzen dituena, eta aurpegia estalita, oihuka arituko da, eta publikoaren aurka egingo du, antzezpen interesgarri eta bitxi batean.

Eta nola ez, soilik astebete geroago, Sanfuentesen ospatuko dira inauteriak. Otsailaren 13an, larunbatean, goizeko hamaiketan, diru-bilketa egingo da Santa Luciatik, eta baserrietan dantza egingo da. Seietan, jaiak jarraitu egingo du: mozorroak jaitsiko dira Santa Luciatik Pilar Abin Plazaraino, eta Meatzaldeko Harrigorria Dantza Taldeak parte hartuko du. Ondoren, Diskofesta egingo da pilotalekuan, eta txokolatea eta inauterietako torradak dastatu ahal izango dituzte bertaratu guztiek; hori guztia Sanjaibaren eskutik egingo da.