Albisteak

 

Meatzaldeko eta Euskadi osoko bolariak hurbilduko dira Sanfuentesera, Euskadiko 36. katxete erako bolo txapelketan parte hartzeko. Katxete erako boloak oso aspaldiko modalitatea dira; izan ere, 120 urte baino gehiago igaro dira ezkerraldeko zenbait herritan jokatzen direnetik. Erakustaldi zoragarri hori uztailaren 2tik 10era bitartean jokatuko da Sanfuentesko probalekuan (Carrejo). Lehenengo eta bigarren sailkapen-lehiaketak Santa Lucia jaietan egingo dira (uztailaren 2an eta 3an); eta final handia uztailaren 10ean, igandea, izango da.

Egun, zortzi probaleku daude: El Regato, Durañona, Urioste, Ugarte, La Cuesta, Gorostiza, La Arena eta Sanfuentes, eta azken hori hautatu da bertan Euskadiko hogeita hamaseigarren katxete erako bolo txapelketa garatzeko.

“Sanfuentesko Katxete Boloen Elkarteak 1987tik txapelketak sustatu eta dinamizatu ditu gure eskualdean. Gainera, Elkarteko kideek herritik kanpoko txapelketetan hartzen dute parte. Hilabeteak daramatzate kirol-ekitaldi honetan lanean, eta lan hori eskertu nahi diegu, txapelketa garrantzitsua baita eta ikuskizuna bermatua baitago”, azaldu du Abanto Zierbenako Alkate Maite Etxebarriak.

Ikusi kartela (PDF 579)