Albisteak

 

Dantza egitea oso osasungarria da. Horregatik, Abanto Zierbenako Udalak, Gallartako, Sanfuentesko eta Las Carrerasko Erretiratuen, Alargunen eta Pentsiodunen Elkarteen laguntzarekin, dantza ekimen hori bultzatuko du 2016an.

Urte osoan zehar, udalerriko pertsona nagusiek doan parte hartu ahalko dute jarduera horretan; izan ere, Meatzaldeko Udalak jarduera horren % 100 ordaintzeko diru-laguntza emango du. Horretarako, Abanto Zierbenako Udalak 4.796 euro jarri ditu, aurtengo hil guztietan, abuztuan izan ezik, interesa duten eta dantza egitea gustuko duten pertsona guztiek udalerrian bertan gozatu ahal izan dezaten, beste herri batera joan behar izan gabe.

“Dantza jarduera fisiko oso onuragarria da, oro har, pertsonen osasunerako. Are gehiago pertsona nagusienentzat, beste pertsona batzuekin kontaktuan egoteko aukera ematen baitu dantzak eta, horrela, ahalegin txikia eginez euren bizitza soziala handitzen da" azaldu du Maite Etxebarria Abanto Zierbenako alkateak.

Hil bakoitzeko lehen larunbatean, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara, dantzaldia egongo da Las Carrerasko Erretiratuen, Alargunen eta Pentsiodunen Etxean.

Hil bakoitzeko bigarren larunbatean, arratsaldeko zazpietatik gaueko bederatzietara, Sanfuentesko Erretiratuen, Alargunen eta Pentsiodunen Etxean egingo da, eta erritmoak ez du etenik izango.

Hil bakoitzeko hirugarren larunbatean, arratsaldeko lauretatik seietara, dantza egiteko gogoa dutenek Gallartako Erretiratuen eta Pentsiodunen Etxean egin ahal izango dute.

Oso erraza da dantza egitea, eta dantzan ari direnek ikasteari eta lorpenez gozatzeari ematen diote garrantzia. Gainera, egiaztatu da autoestimua eta nork bere buruarengan duen konfiantza handitzen dituela, eta estresa eta antsietatea txikitzen dituela.

Burmuina osasuntsu mantentzen du, gainera. Halaber, pisu osasuntsua mantentzen laguntzen du, eta malgutasuna, bizkortasuna, gorputzaren koordinazioa eta giharren sendotasuna hobetzen ditu. Dantza egitea bakardadearen aurkako antidoto bikaina da. Abanto Zierbenak bere pertsona nagusien erritmoan dantzatzen du.

“Jarduera hau martxan jarriz, gobernu taldeak Abanto Zierbenako pertsona nagusiekin, hau da, Udal honen gizarte-politiketan lehentasuna duen taldearekin, zuen beste konpromiso bat bete du”  esan du alkateak, bukatzeko.