Albisteak

 

Abanto Zierbenako Udalak, agindu bezala, udalerriko kiroldegiko gimnasioaren ateak herritarrentzako berriro zabaltzen ditu, atsegin handiz, erabat eraberritu ostean.

“Erabiltzaileek jakinarazi ziguten aldaketa bat egitea beharrezkoa zela, makinak ez baitzeuden baldintzarik onenetan eta, hortaz, ez baitzuten zerbitzu egokia ematen. Beharrezkoa zen gimnasioa ekipamendu berriaz hornitzea eta horri ekin genion. Atzo, gimnasioa berriro zabaldu zen, puntako kirol-makinez hornitua. Inbertsio handia izan da, 70.000 eurokoa; baina instalazio horiek egunero erabiltzen dituzten herritarren beharrak entzun ondoren, behar bezalako erantzuna eman behar genuen. Eta hori da egin duguna: erabat eraberritutako gimnasioa jarri dugu haien esku”, azaldu du Abanto Zierbenako alkate Maite Etxebarriak.

Kirol-ikasturte berriari hasiera emateko modurik onena izan da, erabiltzeko prest dauden estreinatzeko makinekin. Indarreko eta kardiobaskularreko makinetan puntakoenak dira, 30 guztira, mota guztietakoak eta gorputzeko atal guztiak lantzeko balio dutenak. “Makina berrien pixkanakako erabilerak eta pisuen aldaketa sotilak lesioak prebenitzen laguntzen dute. Halaber, aipatzekoa da kardioko makina guztiek gelditze automatikoko sistemak dituztela”

“Gimnasioak erabateko aldaketa izan du. Izan ere, makina berriak jartzeaz gain, aretoa margotu da. Hortaz, bakarrik 4 egunean, makina zaharrak atera, aretoa margotu eta makina berriak instalatu dira; betiere udalerriko kirol-instalazioetako erabiltzaileei eragozpenik txikiena sortzeko. Esfortzu handia egin dugu gimnasioa ahalik eta lasterren eta baldintzarik onenetan berriro zabaltzeko; eta lortu dugula esan dezakegu”, adierazi du Etxebarriak.

Jarduketa honen eta aurten egindako beste jarduketa askoren bitartez, udalerriko kirol-instalazioen eskaintza hobetzen eta udalerriko kirolarien beharrei egokitzen jarraitu nahi izan dugu. Ildo horretan aipatzekoa da ordutegiak zabaldu eta kirol-ikastaro gehiago eskaini ditugula.

“Gogorarazi nahi genuke igerilekuak irisgarriagoak direla orain, desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko instalatu den garabiari esker”, adierazi du Etxebarriak.

Gimnasioko makina berri guztiak Life Fitness etxe ospetsukoak dira, hori izan baita lehiaketa publikoaren enpresa esleipenduna. Life Fitness kalitate eta bermearen sinonimoa da; hortaz, makina berriak denboran eta erabileran iraunkorragoak izango dira.

“Bizikleta estatikoak, korrika egiteko zintak, kirol-bankuak, sasoi betean egoteko beharrezkoa den guztia duzu udalerriko gimnasioan”, azaldu du alkateak.

Kirola egitea ezinbestekoa da osasun ona izateko. Horregatik, udalerritik irten gabe, nahi edo behar den ariketa fisiko guztia praktikatu daiteke, baldintzarik onenetan.

“Hobekuntzaren eta onuren bidean lanean jarraituko dugu. Gure konpromisoa herritarren beharrei entzutea da, kirol alorrean zein bestelakoetan. Agintzen duguna betetzen dugu: gimnasio berria ez da proiektu bat, errealitatea baizik”, amaitu du Etxebarriak.