Albisteak

 

Abanto Zierbenako Udalak langabetuekin duen konpromisoa egiazkoa da. Azken hiruhilekoan, hiru ikastaro zehatz eskaini ditu etorkizuneko lan-eskaintzetara prestakuntza hobearekin joan daitezen eta lanpostua lortu ahal izan dezaten.

“Prestakuntza da enplegua lortzeko biderik laburrena. Hori dela eta, joan den astean enplegua bilatzeko eta hautaketa-prozesuak prestatzeko tailer bat jarri zen martxan. Oso garrantzitsua da enpresek egiten dituzten hautaketa-prozesuak eta elkarrizketak ongi prestatzea; izan ere, minutu gutxian asko dago jokoan, eta prestatuta egotea ezinbestekoa da” azaldu du Maite Etxebarriak, Abanto Zierbenako alkatea.

Udalerriko 15 langabek parte hartu zuten lau orduko ikastaro horretan, El Preventorio eraikinean. Ikastaroan lan-elkarrizketa baten aurretik eta bitartean egin behar denari buruzko informazioa eman zitzaien. Halaber, elkarrizketa horietan egiten dituzten ohiko galderen berri emateaz gain, elkarrizketa horretatik kontratu batekin irteteko beharrezkoak diren tresnak erakutsi zitzaizkien.

Gure inguruan enpresa asko daude, oso lehiakorrak dira eta prestatuta egon behar da lan-aukerak sortzen direnerako. Hori dela eta, Abanto Zierbenako, Muskizko eta Zierbenako Udalak Petronorrekin (hiru udalerrietan presentzia duen petrolio-findegia) akordio batetara iritsi dira, enpresaren kontraten geldialdiei eta etorkizun hurbileko lan-eskaintzei begira. Hasierako bi ikastaroetan udalerriko 30 pertsonak jaso dute formazioa; pertsona horiek mantentze elektromekanikoko laguntzaile profila zuten, hain zuzen. Orain, ekimena berriz martxan jarri da beste 30 langaberekin.

Ez da ikastaro hau eskaintzen den lehen aldia; ekainean antzeko beste bi eskaini genituen, baina errepikatzea pentsatu dugu, 2017an findegian geldialdia espero delako, eta kontratek eskatzen duten profila zenbat eta langabetu gehiagok lortzen lortu, orduan eta pertsona gehiago kontratatuko dira” adierazi du Etxebarriak.

 “Ikastaroa azaroaren 14an hasiko da, eta Petronorren martxan dauden kontratetan laguntzaile gisa lan egiteko prestakuntza jasoko dute bertan. Ikastaroa Petronorrekin, findegian lanean ari diren kontratekin eta Somorrostro Prestakuntza Zentroarekin elkarlanean diseinatu da, eta Abanto Zierbenako, Muskikoz eta Zierbenako Udalek % 100ean finantzatuko dute” jakinarazi du Etxebarriak.

Elektromekaniko Laguntzailearen ikastaroa Somorrostro Prestakuntza Zentroan eskainiko da eta 62 orduko iraupena izango du. Bertan, honako gaitasun hauek lortuko dituzte: industria inguruneetan laguntzeko lanak egitea zerbitzua eskaintzean eta instalazioak egitean, arduradun zuzenaren argibideei jaramon eginez, kalitate eta segurtasun baldintzei dagokienez.

“Prestakuntza-plan honen helburua da hiru udalerrietako langabeen kopurua murriztea eta, batez ere, Petronor findegiko kontratei lan-poltsa bat eskaintzea prestakuntza eta kualifikaziodun langileekin hornituta” azaldu du Etxebarriak.

15 pertsonako bi ikastaro antolatuko dira: Abanto Zierbenako 12 pertsona, Muskizko beste 12, eta Zierbenako 6. Honako hauek dira ikastaroan parte hartzeko baldintzak: batetik, Abanto Zierbenan, Muskizen edo Zierbenan erroldatuta egotea gutxienez duela urtebetetik; bestetik, langabezian egotea eskaera egiten den unean eta ikastaroa hasten denean. Azkenik, aurretik kontratistentzako segurtasunari buruzko hamar orduko ikastaroa egin izana, eta horren ziurtagiria indarrean edukitzea. Noski, industriaren eta eraikuntzaren sektorean prestakuntza eta esperientzia duten pertsonek lehentasuna izango dute.

Interesa duten pertsonek beharrezko agiriak aurkeztu beharko dituzte Abanto Zierbenako Tokiko Garapenerako Agentzian, 2016ko azaroaren 4ko 14:00ak baino lehen.

Eskaintzen den beste ikastaroa Petronorreko kontratistei zuzenduriko lan-segurtasun ikastaroa da. 15 pertsonentzako tokia dago eta 10 orduko iraupena izango du. Gallartako El Preventorio eraikinean izango da, hurrengo asteko ostegun eta ostiralean.
“Ikastaro hau beharrezkoa da Petronorreko instalazioetan lan egin ahal izateko. Hortaz, ikastaro hau egiten duten langabeek mantentze-kontratetan lan egiteko aukera handiagoa izango dute.

Abanto Zierbenako, Muskizko eta Zierbenako Udalek indarrak eta baliabideak batu dituzte udalerrietako enpleguari bultzada bat emateko. Horretarako, inguruan dituzten enpresen aukerez baliatu dira; kasu honetan inguruko enpresa indartsuenaren eta kontratazio-gaitasun handiena duenaren aukerez; Petronorrez ari gara, noski. Ikastaro bakoitzak 6.200 euroko kostua du, eta Meatzaldeko udalek % 100ean finantzatuko dute, langabeziaren aurkako etengabeko borrokan jarraitzeko. Gainera, parte-hartzaileen curriculumak kontraten esku jarriko dira.