Albisteak

 

Trianok, berriro ere, Trianoko Eskolarteko Krosa hartuko dute bere zelaietan azaroaren 20an, igandean. Udalerriko gazteenei zuzendutako kirol-esperientzia dibertigarria eta osasungarria izango da.

“Aurten 10 urte beteko ditu probak. Hortaz, Sendoa Atletismo Klubak hamarkada bat darama azaroaren hirugarren igandea ospakizun bilakatuz, eta kirolez, laguntasunez eta giro onez betetzen Trianoko zelaiak. Plazer eta ohore handia da kirol-hitzordu hau babestea eta partekatzea”, adierazi du Abanto Zierbenako alkate Maite Etxebarriak.

Sendoa Atletismo Kluba orain dela 26 urte baino gehiago sortu zuen udalerriko lagun-talde batek. Urte horietan zehar lan garrantzitsua garatu du orokorrean udalerriko gizonen eta emakumeen artean kirola sustatzen eta zabaltzen, bereziki atletismoari dagokionez.

“Biziki motibatzen gaitu probaren edizio berria gauzatzeak, txikienak atletismoaren etorkizun baitira”, adierazi du Sendoa Atletismo Klubeko presidente Roberto Gómez Vivancok.

Lasterketa duela 10 urte egin zen lehen aldiz, gazteak balioetan hezteko eta kirola praktikatzea bizimodu osasungarriaren ohituren oinarria dela helarazteko. Aldi berean, udalerriko auzo guztietara zabalduz joan zen Kluba: Las Carrerasen, aipatutako froga eginez; Sanfuentesen, “Seranteserako igoera” eginez, eta Gallartan, “Ricardo Estebanezen memoriala” gauzatuz.

Orain Trianoko zelaietan garatzen da zirkuitua, ingurune zoragarrian, eta parte-hartzaile guztientzako kategoria eta ibilbideak daude. Azken edizioetan parte-hartze maila handia izan du eskolarteko krosak, baina iaz parte-hartzaile gutxiago izan ziren, eguraldi txarraren ondorioz.

“Espero dugu asteburu honetan eguraldiak proba errespetatzea, behar bezala ospatu ahal izateko. Aurten, gainera, eskola-umeentzako lasterketa klasikoaz gain (goizeko hamaiketan izango da), hamabi eta erdiak aurrera, lehenengo aldiz, parte-hartze libreko herri krosa egingo dugu. Aurreko urteetan haurrak beren gurasoekin etorri izan dira, eta pentsatu dugu haiek ere animatu daitezkeela ibilbidea egitera (haientzako ibilbidea 5 kilometrokoa izango da)”, jakinarazi du Sendoa Atletismo Klubeko presidente Roberto Gómez Vivancok.

Proba Meatzaldeko Udaleko hainbat sailen helburuen barruan kokatzen da; Kultura, Kirola, Gazteria, Aisia, Euskara, Ingurumena, Emakumea edo Hezkuntza, besteak beste. Izan ere, honako hauek sustatzen ditu: kirola eta euskara, bizimodu osasungarriko ohiturak, aisiaz gozatzea eta emakumeek eta gizonek berdintasunean parte hartzea. Argi dago kirola eta balio onak barne hartzen dituen hitzordua dela.

“Aire zabalean gozatzen dute, beste udalerrietako adiskideak topatzen dituzte, oso giro ona dago eta beren kabuz deskubritzen dute zer eskaintzen dien atletismoaren munduak; aberatsa da osasunean eta ahaleginean, baina, batez ere, balio onetan”, adierazi du Etxebarriak.