Albisteak

 
Abanto Zierbenako adinekoak oso pertsona aktiboak eta ekimen handikoak dira; hori dela eta, laugarren urtez jarraian, Gallartako erretiratu, alargun eta pentsiodunen “La Mina” elkarteak jardueraz eta ekitaldiz betetako kultur astea antolatu du. Elkarteak 300 kide baino gehiago ditu, eta aurtengo kultur astean, berriz ere, oso jarduera bereziak antolatu dituzte adinekoek ondo baino hobeto pasatzeko.

“Azaroaren 14tik 22ra arte, larunbatetik igandera, denetik egongo da: antzerkia, bingoa, briska eta mus txapelketak, igel-jokoa, txokolatada, dantza eta moda desfile bat. Udalak, berriz ere, babesa adierazi nahi dio elkarte horri, eta herrian gizarte eta kultur arloan egiten duen lan handia eskertu ere bai” Maite Etxebarria Abanto-Zierbenako alkatearen hitzetan.

 “La Mina” elkartearen lana, kultur astean ez ezik, urte osoan ere garrantzi handikoa da, eta hainbat eratako txango eta jarduerak antolatzen dituzte, beti zahartze aktiboari begira.

egitaraua ikusteko sakatu hemen.