Albisteak

 

Herritar agurgarriak,

Zuzenean kontatu nahi dizuet duela gutxi gertatu zen eta, beharbada komunikabideetan irakurri duzuen, zerbait. Joan den martxoaren 5ean, Eusko Jaurlaritzak hitzarmen bat sinatu zuen. Hitzarmen horren bitartez, Abanto Zierbenarako, Meatzaldeko eskualderako, Bizkairako eta
Euskadi osorako oso garrantzitsua izango den proiektua bultzatzeko apustu trinkoa erakutsi du Eusko Jaurlaritzak:

“EUSKADIKO MEATZARITZAREN KULTURA ETA INGURUMEN PARKEA”

Ondo dakizuen bezala, 2016an argia ikusiko duen ametsada, Abanto Zierbenako Udalak eta Meatzaritzako Museoaren Fundazioak, Eusko Jaurlaritzarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera batu dituzten indarrei esker. Baina, amets batez baino gehiago, gaur egun errealitateaz hitz
egin dezakegu, erakunde guztietako pertsona askok egin duten esfortzu handiari esker.

Meategietako jardueretatik sortutako elementu materialak, industriakoak, hirigintzakoak eta azpiegiturakoak eta gure herriaren eta alboko herrien historia berreskuratzeko, babesteko,
kontserbatzeko eta ezagutarazteko aukera bikaina da.

Corta Eraikinak jasoko du Euskadiko meatzaritzaren Kultura eta Ingurumen Parkearen Interpretazio Zentro berria. Gaur egun Euskadiko Meatzaritzaren Museoan, PeñasNegras Interpretazio Gunean eta Meatzaldeko Biotopoaren Interpretaziorako Zentroa izango denean
dauden baliabideak bilduko dituen erakusketa eta interpretazio gunea izango da.

Erronka horrek Meatzaldearen erakarpena garatzeko eta bultzatzeko aukera emango digu, iraganeko sustraietan, meatzaritzan, inspiratutako etorkizuneko apustuan oinarrituta.

Udaletik, gure herrian, inolako zalantzarik gabe, jarduera ekonomikoa sortuko duen baliabide berri hori sustatzeko eta indartzeko arituko gara buru belarri lanean Euskadiko Meatzaritzako Museoaren Fundazioarekin.

Niretzat, alkate gisa, benetako pribilegioa izan da gaur egun gure eskuetan daukagun eta landu behar dugun diamantea lortzeko prozesuan parte hartu izana.

Abanto Zierbenak bere lekua lortuko du Bizkaiko eta, zergatik ez, Euskadiko turismo eskaintzaren mapan. Euskadiko Meatzaritzaren Kultura eta Ingurumen Parkeak ate eta aukera asko zabalduko dizkigu. Gure eskuetan dago horiez baliatzea, eta Udalak argi eta garbi du hori
zelan egin behar den. Gure iraganaren etorkizuna da, eta zelan bizi asmatuko dugu.

Eskerrik asko.
Abanto Zierbenan, 2015ko martxoaren 27an
ALKATE ANDREA
Izpta. Maite Etxebarria Azpiolea