Albisteak

 
 Makinak udazkenean hasiko dira lanean, Ezkerraldeko Parke Teknologikoa egia bihurtzeko. Bitartean, Abanto Zierbenako Udalak ezagutarazi egin nahi du ekonomiaren motor honek udalerriko ekonomian izango duen eragina, Zamudioko Parke Teknologikoaren ispiluan begiratuta.

 “Maiatzaren 15ean, 16an eta 17an, nahi duten emakume, gizon, gazte eta adinekoak eramango ditugu, doan, Zamudioko Parke Teknologikora. Hala, lehen pertsonak egiaztatuko dute horrelako parke industrial eta zientifiko batek errendimendu osoan duen potentziala, eta ikusi eta ulertu ahal izango dute zer ekarriko dion proiektu handi horrek gure udalerriari”, azaldu du Abanto Zierbenako alkate Maite Etxebarriak.

Joan den urte bukaeran, Udalak erakusketa ibiltari bat jarri zuen, hiru astez, udalerriko 3 zentro soziokulturaletan. Lehen harria jartzeko ekitaldirako prestatutako panelak erakutsi ziren. Ekitaldi hori Iñigo Urkullu lehendakariak eman zuen, 2018ko apirilean. Gainera, dibulgazioko bideo bat prestatu zen, eta proiektuari buruzko informaziorik garrantzitsuena zuen triptiko bat banatu zen.

 “Sakontzeko garaia da, informazio gehiago ematekoa, ikuspegi zabalagoa, hain proiektu garrantzitsu bati buruz. Bereziki, hiru kolektiborekin egingo dugu lan: gazteak, helduak eta adinekoak. Ibilbide luzea dugu talde horiekin elkarlanean. Nahi dugu lekuan-lekuan ikus dezaten zer eragin ekonomiko dakarren halako parke batek, zer enpresa-motak osatzen dituzten parke hauek, nola dakarren enplegu kualifikatua eta ingurumenaren eta inguruaren errespetua”, adierazi du Etxebarriak.

Enpleguak bidea urratuko du Abanto Zierbenan, Bizkaia Ezkerraldea-Meatzaldea Parke Zientifiko eta Teknologikoa martxan jartzearen bidez, inguru natural, berde eta iraunkor batean.
Eusko Jaurlaritzak, SPRI taldearen bidez, eta Bizkaiko Foru Aldundiak, sustatu dute proiektu estrategiko handi hau, Abanto Zierbenako Udalaren babesarekin eta bultzadarekin. 65 milioi euro inbertituko da lursailetan eta 500.000 metro karratu urbanizatzen.

Proiektua itxita dago, azken administrazio-izapideetan, eta begirada hurrengo udazkenean dauka jarrita, orduan hasiko baitira, aurreikuspenen arabera, obrak.
 “Herritar guztiak animatzen ditugu gertutik eta beren begiekin ezagutzera parke teknologiko bat gure udalerrira iristearen garrantzia, eta modurik onena, Zamudion izan duen eta duen isla ikustea da”, esan du, bukatzeko, Etxebarriak.