Albisteak

 

Baldintza orokorrak:

  • Langabezian egotea.
  • Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa inskribatuta egotea.
  • Toki Garapen Agentzian inskribatuta egotea.
  • Abanto Zierbenan erroldatuta egotea, gutxienez urtebetez.
  • Aurreko deialdietan kontratatua egon ez izana (2013tik).
  • Honako kolektibo hauetakoren batekoa izatea, Lanbidek ezarritako irizpideen arabera:
    1. DSBEren titularrak edo onuradunak.
    2. 35 urte edo gehiagoko pertsonak.
    3. 45 urtetik gorakoak eta kontratazioaren aurreko 180 egunetan lan-eskatzaile gisa inskribatuta egondakoak.
    4. 55 urtetik gorakoak.
    5. Kontratazioaren aurreko 540 egunetan Lanbiden lan-eskatzaile gisa inskribatuta daudenak, betiere aldi horretan gutxienez 360 egunez langabezian egon badira.
    6. Gizartetik baztertuta geratzeko arriskua dutenak.

Lan-eskaintzak Lanbideren webgunean argitaratuko dira, eta hautaketan parte hartzeko dagokion eskaintzan izena eman behar da. Gainera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira Toki Garapen Agentzian:

  • NANaren fotokopia.
  • Inskribatuta egondako aldien ziurtagiria.
  • Lan-bizitza.
  • Lanbidek ezarritako kolektiboren batekoa izatea justifikatzen duten agiriak.
  • Prestakuntza-titulazioa, lanpostuak eskatzen badu.

Iraupena: 6 hilabeteko kontratua.
Lanaldia: 20 ordu astean.

Kontratazio-datak: 2019/06/14- 2019/12/13

BETETZEKO LANPOSTUAK:

Lanpostua: HEZIKETA ETA AISIALDIKO 5 BEGIRALE
Betekizunak: Honako titulazio hauetakoren bat izatea: Aisialdiko begiralearen edo kirol begiralearen diploma. Animazio soziokultural eta turistikoko GMHZ, Haur Hezkuntzako GMHZ edo Gizarteratzeko GMHZ. Irakasle-ikasketetako Diplomatura, Gizarte Hezkuntzako Diplomatura edo Gizarte Langintzako Diplomatura. Haur Hezkuntzako Gradua, Lehen Hezkuntzako gradua, Gizarte Hezkuntzako gradua edo Gizarte Langintza gradua. Aisialdiko jardueretan adingabeekin eginiko aldez aurreko lan-esperientzia baloratuko da.

Lanpostua: 1 LANEKO ORIENTATZAILE
Betekizunak: Honako titulazio hauetakoren bat izatea: Lan Harremanak, Giza Baliabideak, Gizarte Hezkuntza edo Gizarte Langintzako Diplomatura edo Gradua. Psikologia, Pedagogia, Soziologia, EAZ, Ekonomiako Lizentziatura edo Gradua.

Informazioa jasotzeko eta izena emateko:
Abanto Zierbenako Enplegu eta Toki Garapenerako Agentzia
Bizkaia plaza 5
Tel.: 94 636 17 94

Izen-emateko azken eguna: 2019/06/07

Lan-enplegu programa ikusi (PDF; 5,9MB)