Albisteak

 

Abanto Zierbenak kaleko doako WIFIarekin bat egin du, WiFi4EUren babespean. Haren bidez, Europako Batzordeak wifi kolektibitatea sustatu nahi du herritarrentzat eta espazio publikoetan dabiltzanentzat; parkeak, plazak, eraikin ofizialak, liburutegiak, osasun-zentroak, Europa osoko museoak...

“Ahalegintzen gara gure herritarrei azpiegitura digitalik onenak eskaintzen. Udalak eskaera erregistratu du, eta orain doako WIFI guneak jartzeko aukeratutako udalerrietako bat gara. Harro gaude. Bi wifi-gune genituen herrian, baina Europako sare honetan sartzeak konexio hobea eta erosoa ekarriko digu denoi; aurrera goaz, aro digitalean", azaldu du Abanto Zierbenako alkate Maite Etxebarriak.

WiFi4EU estatuko 224 udalerritan eman da, eta Euskadiko 9 herritan; horien artean, Abanto Zierbena.

“Agerian geratu da gobernu-taldea lanean ari dela, eta ahalik eta gehien aprobetxatzen edozein administraziok eskainitako laguntzak eta diru-laguntzak, Abanto Zierbena ahalik eta ondoen eta aurreratuen garatzeko baliabideak eskuratzeko, bereziki erreparatuz landa-inguruei”, adierazi du Etxebarriak.

Onuradunak eskaera-ordenaren arabera sartu dira programan. Horren baitan, 15.000 euroko bonoak ematen dira udalerriek haririk gabeko Internet-puntuak instala ditzaten.

"Bonoaren 15.000 euro horiekin, Internetera konektatzeko puntuen ekipamendua eta instalazioa ordainduko dugu, eta Udalak ordaindu beharko ditu konektatzeko, mantentzeko eta materiala ustiatzeko gastuak, gutxienez hiru urtez”, argitu du Etxebarriak.

Sareak doakoak izango dira, ez dute publizitaterik edukiko, eta ez dira datu pertsonalak bilduko. Horrek herritarrei aukera emango die Interneten abiadura handian eta konexio fidagarriarekin nabigatzeko, erabiltzaileak sartzean automatikoki konektatuko diren sare baten bidez.

Udalak sinatu du jada akordio bat Sareen eta Berrikuntzaren Agentzia Exekutiboarekin (INEA); horrek aukera emango dio homologatutako enpresen artean instalazioa egiteko enpresa aukeratzeko, eta ondoren bonoa trukatzeko.

“Internet ezinbestekoa den mundu batean, kalea espazio erabilgarri bihurtu behar da. Mahai gainean, WIFI abizena lortuko duten 14 gune:

  • Gallartako pilotalekua
  • Las Carreraseko pilotalekua
  • Las Carreraseko Gazte Lokalak moduluak
  • Gallartako Gazte Lokalak moduluak
  • Sanfuentesko Pilar Abín plaza, pilotalekua eta Eskola Zaharrak.
  • Trinitate plaza eta Haritzalde plaza, Las Carrerasen
  • Eusko Gudariak plaza eta Blasco Ibañez parkea, Gallartan
  • Kultur Etxea
  • Cotorrioko aterpetxea
  • El Preventorio eraikina eta Enpresen Mintegia
  • Landa-auzoak