Albisteak

 

Juan Ramón Melchisidorek, Enkarterrialde Landa Garapenerako Elkarteko batzordeko kideak, Artzentalesko Udaleko alkate Jose María Ignacio Iglesiasek, Abanto- Zierbenako alkate Maite Etxeberriak, Galdameseko alkate Raquel Larruskainek, Muskizko alkate Borja Liañok eta Sopuertako Udaleko alkate Emilio Reinak Burdinmendi Bide Berdea proiektuaren lankidetza-hitzarmenaren luzapena sinatu dute, baliabide natural hau Enkarterrin aberastasuna eta enplegua sortuko duen produktu bilakatzearen aldeko apustua egiten jarraitzeko xedearekin.

Juan Ramón Melchisidor, Enkarterrialde Landa Garapenerako Elkarteko batzordeko kideak, ongietorria egin die eta Bide Berdeagatik adierazitako interesa eskertu die.  “Enkarterriko eskualdeko baliabide natural honen garrantzia azpimarratzeko aukera bat da”

Maite Etxebarriak, Abanto- Zierbenako alkateak, gogorarazi du Burdinmendi Bide Berdea meatzarien aitzinako ibilbide bat dela, gure eskualdearen ekonomiari lotutako etorkizuna duena”, zeinetan “helburu osasungarriak dituen hainbat aisialdi-ekimen gara daitezkeen”.

Burdinmendi Bide Berdea lankidetza-hitzarmena sinatu duten udalerrien lotune bateratua da. Guztiek ekintza bateratuak garatzeko beharra ikusten dute, Burdinmendi Bide Berdearen posizionamendua eta komertzializazioa hobetzea ahalbidetuko dutenak.

Lankidetza-hitzarmenaren luzapena sinatzeak eskualdearen garapen ekonomikoa, soziala eta ingurugiroaren garapena sustatuko duten proiektu berriak pentsatzea ahalbidetzen du. “Garapen agente gisa, gure egitekoa da beti gure udalerrietako bizilagunen bizi-kalitatea hobetzea” gehitu du Melchisidorrek.

Gaur sinatutako lankidetza-hitzarmenaren luzapenaren eta “Bide Berdea: baliabidetik aberastasuna eta enplegua sortuko duen produktura” proiektua garatzeko Plan Estrategikoaren helburua da Burdinmendi Bide Berdea eskualdearen garapen ekonomiko, sozial eta ingurumen-garapenaren ardatz izaten jarraitzea.

Halatan, Burdinbide Bide Berdea kirola eta aisialdi osasungarriaren bitartez jarduera fisikoa sustatzen duen elementua da.  Halaber, ibilbide osoan aurki daitekeen natura-, kultura -eta meatzaritza-ondarearen ezagutza hedatzen du. Horregatik guztiagatik, Bide Berdearen inguruan zerbitzuak eskatuko dituzten eta enpresa-ekimenak sortuko dituzten bisitariak erakartzea espero da.

Enkarterrialde garapen elkartea koordinatu eta dinamizatzen du proiektua, udalen sarearekin batera jarduera desberdinak sustatuz. Helburua lortzeko, 2019 urtean, ekimenak egingo dira Bide Berdearen baliabidea “bizirik” mantentzeko. Kontuan hartuta 2017an eta 2018an zehar egindako jarduerek emaitza onak izan zituztela, gaur egun eskari handiagoa duten zenbait nobedade proposatu dira.

  • Alde batetik, Bide Berdea hobeto identifikatzeko bideko seinaleztapena hobetuko da.
  • “Igandeak Bide Berdean zehar” ibilaldi osasungarrien programa mantenduko da, igandeetan bidearen zati desberdinak egiten dituenak.   Aurten, zailtasun gutxiko 7 ibilaldi aurreikusi dira, 10 kilometrotik beherakoak.   Horietako bakoitzean, tokiko produktuak eta informazio-dokumentazioa zozketatuko dira.
  • Aurten, berriz egingo da Abanto Zierbenan ONDARE IREKIA irteera. Iaz parte-hartzaileek meatzaritzaren munduko bizipenak sentitu zituzten, Bide Berdetik gertu dauden eta ondare meatzariaren parte diren eraikin garrantzitsuetara egindako bisita gidatuaren bitartez.
  • Bide Berdea ustatzeko eta iragartzeko ildo beretik jarraituz, aurten ere, bigarrenez, Galdamesako La Aceña trenbide-geltoki zaharraren eraikina publikoari irekiko zaio asteburuetan, ekainetik irailera arte. Barruan, meatzaritzari buruzko erakusketa txikia dago, eta zorua Bidearen ibilbidearen aireko argazkia da.  Aurten, berriro ere,  “bisitarientzako informazio-puntua” ere izango da.
  • Azkenik, kirola eta bide berdea konbinatzen dituen elementu berria garatuko da: beste MEGADUATLOI bat egingo da. Lehenengo edizioan, 2017an, megaduatloiak izandako emaitza bikainak ikusita, Enkarterrialdek eta Artzentalesko, Galdamesko, Sopuertako, Muskizeko eta Abanto-Zierbenako udalek egunez egun jarraitzaile gehiago dituen abentura horri ekin diote berriro. Burdinmendi Bide Berdea II. MEGADUATLOIA azaroaren 3an (igandea) egingo da. Sopuertako Bezi auzoan izango da hasiera eta helmuga Pobeñan – Muskizen.

Duela hiru urte baino gehiagotik, Enkarterrialdek Bidea ezagutarazi eta haren erabilera sustatu du, hainbat ekimenen bitartez eta batik bat ariketa fisikoa eta naturaren ezagutza sustatuz eta meatzaritzako kultura eta ondarea hedatuz. Horren erakusle dira Muskiz eta Galdames udalerrietan jarritako kontatzaileak, Bide Berdearen ondoan.

Kontatzaileen datuak

Datu hauei esker 100.000 pase baina gehiago kontatu ahal izan dira, oro har, hilero Bide Berdeak 9.000 bisita eduki zituen. Muskizko kontatzailean urtarriletik abenduaren 8ra arte 109.000 pase zenbatu ziren eta Galdameskoan 85.000 pase zenbatu ziren martxotik abendura arte.